'Munduari itzulia 80 egunetan' antzezlana laster egongo da ikusgai Dulantzin
Emanaldia urriaren 2an izango da, bertako Txema Blasco Auditorioan
Paul Picado
Viernes, 23 de septiembre 2022, 21:47
'Munduari itzulia 80 egunetan' antzezlana laster egongo da ikusgai Dulantzin. Emanaldia urriaren 2an, igandean, izango da, bertako Herriko Enparantzan dagoen Txema Blasco Auditorioan. Julio Verneren izen bereko liburuan oinarritutako ikuskizun komiko musikala da, Glu Glu Produkzioak konpainiaren eskutik.
Publicidad
Antzezlanaren egilea Galder Perez da eta Ugaitz Alegria arduratzen da zuzendari-lanaz. Bestalde, antzezleak, Andrea Covadonga Lopez Pita, Jon Casamayor Garcia, Sara Barroeta de Luis eta Leire Ormazabal Ezpeleta dira. Gutxi gorabehera ordubeteko saioa izango da, eta sarrerek 1,5 eta 2 euro artean balioko dute.
Ikuskizunean dantza, musika eta antzerkia bateratzen dira, eta bertaratzen direnek antzezlanean parte hartzeko aukera ere izango dute. Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak eta Passepartout eta Auoda osaba-izebak dira istorioaren protagonistak. Neba-arrebak opor-egun batzuk igarotzen ari dira haien etxean. Osaba, Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan ibili da; izeba, berriz, Planetako Doktoreak elkarteko medikua da. Elkarte horrek baliabide gutxi dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen du.
Osaba-izebek Julio Verneren 'Munduaren itzulia 80 egunetan' eleberria irakurtzen diete ozen haurrei, eta haurrak konturatzen dira ez dela behar mundu osoan bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako jendea ezagutzeko, izan ere, egunero, bai eskolan, bai herrian, mundu osoko pertsonekin ibiltzen dira.
Hortik aurrera, herritik ibiliko dira jatorri desberdinetako jende hori ezagutzeko, eta euren kultura, ohiturak eta bestelakoak konta diezazkieten. Tarteka pertsonaia bereziak ere agertuko dira, hala nola, Txinako herensugeak, eta baita zenbait tokiren paisaiak ere, besteak beste, Erdialdeko Amerika, Mosku, Ginea edo Saharako basamortua.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión