https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Todas las mujeres' antzezlana izango da ostiralean, Principal Antzokian

'Todas las mujeres' antzezlana izango da ostiralean, Principal Antzokian

Goya sari bat irabazi zuen izen bereko filmaren antzerki bertsioa da. Antzezlanaren Daniel Veronesek zuzentzen du

PAUL PICADO

'Todas las mujeres' izeneko antzezlana izango da ostiralean, maiatzaren 17an, Principal Antzokian, Daniel Veronesek zuzenduta. Antzezlana izan aurretik, telebistan ematen zuten telesail bat izan zen, eta horretan oinarrituta, film luze bat egin zuten geroago. 2013. urtean estreinatu zuten Malagako Zinemaldian, eta arrakasta handia izan zuen. Goya sari bat irabazteaz gain ('Egokitutako gidoirik onenarena'), beste lau saritarako ere hautatu zuten, horien artean, 'Gidoirik onenaren' sarirako.

Jatorrizko testua Mariano Barroso eta Alejandro Hernandezena da, eta Daniel Veronesek antzerkirako moldatu du. Antzezleak Fele Martinez, Lucía Barrado, Nuria González, Lola Casamayor, Mónica Regueiro eta Cristina Plazas ditugu.

Obra honetan Nacho Albaitariaren istorioa kontatzen da. Bere bizitzan eragina izan duten emakumeekin biltzen da, izan ere, guztiekin konpondu gabeko kontuak ditu, eta haiekin hitz egin behar du horiek guztiak argitzeko. Emakume horiek, bere maitalea, bere ama, bere psikologoa, bere neska-lagun ohia eta bere koinata dira.

Zuzendariak dioenez, arazo larri bat konpontzeko bere bizitzan garrantzitsuak izan ziren bost emakumerekin hitz egitea erabakitzen duen gizon baten istorioa da, eta batik bat besteekin komunikatzean duen ahultasuna ikusten da. Pertsona guztiok giza harreman tolesgabe, heldu eta iraunkorrak ezartzeko dugun gaitasunaren lekukoa izango da ikuslea. Antzezlana ikusteko sarrera hemen eros daiteke, baina dagoeneko 2. anfiteatroan bakarrik geratzen dira tokiak.

Temas

Euskera