'La mujer habitada' liburuaren azala.

'La mujer habitada', historia eta feminismoari buruzko liburua

Gioconda Belli idazle nikaraguarrak mundu magiko batean murgiltzen gaitu bi emakumeren borroka kontatzeko

Domingo, 21 de febrero 2021, 23:58

Bi emakume, bi iraultza eta biak historian lotuta. Bere arkitektura ikasketak Europan bukatu ostean, Lavinia Latinoamerikara itzultzen da bere bizitza profesionala hastera. Etxeko lorategian zuhaitz berezi bat du, kolonialisten eskuetan hil zen indigena baten arima duena, Itzá izenekoa. Honela, Lavinia eta Itzáren artean konexio bat sortzen da eta gazteak borroka eta iraultza polikikoen inguruan ikasiko du, eta bere herrialdeko askatasun mugimenduetan parte hartzeko aukera helduko zaio.

Publicidad

Gioconda Belli idazle nikaraguarraren lehenengo liburuak, 'La mujer habitada' (1988), bere herrialdearen historiaz eta feminismoari buruz ere hitz egiten du.Totalitarismoaren kontrako eta askatasunaren aldeko manifestu itzela da, historiaren bi unetao dialogoa sortzen duena eta ondarearen garrantziaz hitz egiten diguna. Gainera, iraganeko akatsak errepikatzeko arriskuaz ohartarazten digun obra da. Liburu honi buruz, Isabel Allendek «maitasun, ausardia, solidaritate eta heriotzaren inguruko istorio liluragarria» dela dio.

Mundu magikoa sortzen du Gioconda Bellik eta bertan irakurlea murgiltzen du. Poeta oso ezaguna da Nikaraguan eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu. Latinoamerikako idazlerik garrantzitsuenetakoa dela diote askok, eta, azken urteotan, bere herrialdeko presidentearen erregimenaren aurkako mugimenduaren ahotsik indartsuenetarikoa izan da. 2018an Nikaraguako milaka herritar Daniel Ortegaren aurka jarri ziren eta honek errepresioarekin erantzun zuen. Gaur egun, ehunka hildako eta atxilotu izan dira eta milaka pertsonek herrialdetik ihes egin behar izan dute gobernuaren jazarpena dela eta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad