Borrar
Urgente El segundo premio del sorteo especial de San Valentín de la Lotería Nacional, valorado en 250.000 euros, se vende íntegro en Bilbao
Adobestock
Mugikorra modu osasuntsuan nola erabili erakutsiko dute Galdakaon

Mugikorra modu osasuntsuan nola erabili erakutsiko dute Galdakaon

Lau saio egingo dituzte Torrezabalen, otsaileko lehen bi asteazken eta ostegunetan, arratsaldez

Zurekin

Lunes, 27 de enero 2025, 22:09

Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoan kateatuta? Zer ezkutatzen da sare sozialetan eta zein dira sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala? Bada, nerabezaroan telefono mugikorra erabiltzeari buruzko galdera horiei eta beste askori helduko zaie Galdakaoko Udalak antolatutako Zeos programaren baitan. Zehazki, lau saio eskainiko dira ekimenaren barne, otsailaren 5ean, 6an, 12an eta 13an, Torrezabal Kultur Etxean, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Guztiak euskaraz izango dira, nahiz eta proiektatuko diren testuak gaztelaniaz egongo diren. Interesdunek jakin behar dute gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskainiko dela izen emate galdetegian eskaera egin duten herritarrentzat.

Ekimenaren arduradunek nabarmendu dutenez, mugikorraren zentzuzko erabilera eta buru osasuna egonkortzea du helburu Zeos programak. Izan ere, mugikorrarekiko adikzioa errealitate bihurtu da azken hamarkadan, eta, era berean, nerabeen arteko buru osasun arazoak asko eta askotarikoak dira. Beraz, «gero eta garrantzitsuagoa da teknologia honekin harreman osasuntsu bat eraikitzea, familia eta eskola oinarritzat hartuta. Horregatik, galderak eta kezkak familia eta eskola guztietan zabaldu dira eta gaia bideratzen laguntzen arituko dira Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal psikologoek», esan dute.

Halaber, gogorarazi dute Zeos programa doakoa dela eta herritar guztiei zuzenduta dagoela, hau da, «gazteek, irakasleek, tutore edo gurasoek parte har dezakete». Eta aurretik izena ematea derrigorrezkoa ez bada ere, komenigarria izango dela aipatu dute.

Hauek izango dira saio bakoitzean landuko diren gaiak: otsailaren 5ean, asteazkena, 'Mugikorraren auzia: zer dugu esku artean?' Otsailaren 6an, osteguna, 'Adingabeen buruko gaixotasun ohikoenak: prebentzioa eta kontentzioa'. Otsailaren 12an, asteazkena, 'Nola eraiki harreman osasuntsu bat mugikorrarekin?' Eta otsailaren 13an, osteguna. 'Nerabezaroa: beldurrak, balioak, autoestimua…'

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mugikorra modu osasuntsuan nola erabili erakutsiko dute Galdakaon