https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mugen gainetik poesia idazten duten emakumeak

Izaskun Gracia Quintana bilbotarra, Leire Alonso Allué, Iosune de Goñi García, Irati Majuelo Itoiz eta Ane Zubeldiak parte hartuko dute Latinoamerika eta Iberiar penintsula osoan eskuragarri izango den '80 poetas contemporáneas' liburuan

AMALIA IBARGUTXI

Ozeano Atlantikoaren bestaldean, Buenos Airesko hirian (Argentina), mugak zapaltzen ari den argitaletxea sortu dute. Webgune modura hasi zen proiektuaren hazkundea geldiezina zen sortu eta urte erdira, eta proiektua paperera eramatea erabaki zuten: Ameriketako idazleez gain, Euskal Herrikoak, Galiziakoak eta Kataluniakoak ere gehitzea erabaki zuten, tokiko hizkuntzetan idatzitako testuekin. Lau dira hautatutako egile euskaldunak: Leire Alonso Allué, Iosune de Goñi García, Irati Majuelo Itoiz eta Ane Zubeldia.

Euskarari espazio bat eskaintzea beharrezkoa iruditu zitzaielako egin zuten gutxitutako hizkuntzok ere liburuan txertatzeko erabakia. «Gure ahotsek beste herrialdetako emakumeen hitzekin bat egin dezaten eta euskal literaturak proiektu berri honen barruan bere lekua izan dezan», hartu zuten euskara beraien orrialdeetan txertatzeko erabakia, arduradunek azaldu dutenez.

Cecilia Resiale eta Lucia Bima argentinarrek eta Dario Zalgade kanariarrak sortu zuten iaz 'Liberoamérica' izeneko argitaletxe «horizontal eta autogestionatua». Ekimenaren lehenengo argitalpena Argentinan eta Uruguain argitaratu da eta ccc izenpean laurogei bat poesia feminista bildu zituzten. Liburuaren harrera ona ikusita, Espainian berrargitaratu nahi dute, baina alea penintsulako gainerako hizkuntzekin osatuta.

Liburuaren bertsio berriak Latinoamerika, Portugal, Espainia, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 120 emakumezko idazleren lanak bilduko ditu, gaztelaniaz (besteak beste Izaskun Gracia Quintana bilbotarrarenak), galegoz, katalanez, portugesez eta euskaraz. Idazle euskaldunak Leire Alonso Allue (Burlata-Nafarroa, 1994), Iosune de Goñi Garcia (Burlata, Nafarroa, 1993), Irati Majuelo Itoiz (Iruñea, Nafarroa, 1993) eta Ane Zubeldia (Hondarribia, Gipuzkoa, 1994) dira.

Espainiako edizioa argitaratu ahal izateko crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan, eta proiektuko laguntzaileek, liburuaz gain, hainbat opari jasoko dituzte.

Irailaren 17ra arte egin daiteke diru ematea helbite honetan: https://www.indiegogo.com/projects/liberoamericanas-100-poetas-contemporaneas-women#/

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos