https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mugak itxita eta gainezka: 500 migratzaile artatu ditu Gurutze Gorriak bi hilabetean Euskadin

Migratzaileak, Gasteizko Gurutze Gorriaren egoitzan./Blanca Saenz de Castillo
Migratzaileak, Gasteizko Gurutze Gorriaren egoitzan. / Blanca Saenz de Castillo

Azken asteburuan 471 laguni eman dizkiete Euskadin aholkularitza eta ostatu zerbitzuak zein janari eta edariak. Eragile sozial ugarik, migratzaileekin batera, zerbitzuok nahikoa ez direla salatu dute

AMALIA IBARGUTXI

Asteburuan 471 migratzaile artatu zituen Gurutze Gorriak Euskadin. Gainezka egin duten mugetako bat da, Estatuan dauden beste hainbesteren antzera, Iparralde eta Hegoaldea lotzen dituena. Jaurlaritzako Gizarte Politiken sailak jakinarazi duenez, guztira 1.984 pertsonari eman diete larrialdi egoeretako aldi baterako zerbitzua Euskadin.

Uda honetan gora egin du nabarmen igarobidean dauden migratzaile kopuruak, Andaluziara heltzen diren lagun kopuruaren gorakadaren ondorioz. Hala, gizarte erakunde ugari ari dira eskaini behar duten zerbitzua antolatzen. Eragile sozial ugarik, migratzaileekin batera, zerbitzuok nahikoa ez direla salatu dute.

Uztailean, adibidez, egun bakarrean ehun pertsona inguru heldu ziren Gurutze Gorriaren Bilboko 88 plazako zentro berrira. Hilaren hasieran, Donostiako Herritarren Harrera Sareak salatu zuen Gurutze Gorriak Zorroagan duen zentroan ez dituztela migratzaile guztiak artatzen, eta Eneko Goia hiriko alkatea ere kezkatuta azaldu zen igandean Europa mailan gertatzen ari den migrazio fenomenoarekin. Haren ustez, «erronka honek izaera zabalagoa dauka». Irungo egoerari buruz galdetuta, adierazi zuenez, mugan egonda, «denok kontziente izan beharko genuke, trantsizioan dauden migratzaileen kasuan, 'tapoia' mugan kokatzen dela». Hala, geopolitika orokorrago baten baitan kokatuko luke arazoa.

Urkullu lehendakariak ere, bere aldetik, Migrazio politiketarako «estrategia partekatua» sortzeko eskatu dio Juncker Europako Batzordeko presidenteari duela egun batzuk. Europako Batasuneko erakundeen arteko elkarlana ezinbestekoa da migrazio politika egokiak garatu ahal izateko, lehendakariaren iritziz.

Gurutze Gorriaren zerbitzua eskatzen dutenek 72 orduz erabil dezakete gehienez, eta gero, zer egin jakin gabe, noraezean aurkitzen dute askok bere burua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietan 500 aktuazio egin ditutze guztira ekain eta abuztua bitartean. Azken asteburuan 471 laguni eman dizkiete Euskadin aholkularitza eta ostatu zerbitzuak zein janari eta edariak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos