Borrar
Ume bat, Mozanbiken. Afp
Mozambike, nazioarteko seigarren estaturik txiroena

Mozambike, nazioarteko seigarren estaturik txiroena

Herrialde honetako biztanleen %80ak nekazaritza sektorean egiten du lan

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 2 de septiembre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mozambike nazioarteko seigarren estaturik txiroena da Nazioarteko Diru Funtsaren arabera. Herrialde hau situazio ekonomiko oso larria sufritzen ari da. Bertako biztanleen %80 nekazariak dira eta hauexek ez dira gutxieneko soldatara iristen. Mozambikeko urteko per capita errenta 1.200 eurokoa da.

Afrikako hego-ekialdean dago kokatua Mozambike. Herrialde hau hamar probintzia ezberdinek osatzen dute. Lau mende luzeetan portugaldarren mende egon da, hauexek kolonizatu baitzuten XVI. mendean. 1975. urtean, ordea, Portugaldik banatzea lortu zuten. Edonola ere, egoerak ez zuen batere onera egin. Izan ere, independentzia lortu bezain pronto herrialdean bi hamarkada iraun zuen gerra zibila hasi zuten. 1992an bake hitzarmen bat sinatu zuten gerraren bi aldeek eta horrela gerrari amaiera eman zioten. Gatazka honek krisi ekonomiko larri batean sartu zuen Mozambike.

Mundukide erakundeak 18 urte daramatza Mozambike iparraldean arlo ekonomiko-produktiboa garatzeko ekimen bat bertan jorratzen. Gosetea zela bide, jende asko hil egiten zen desnutrizioak eraginda. Mundukideko kideak bertan lan egiten hasi zirenean lurralde honetako arazoak antzeman zituzten.

Bertan fundazioak nekazarien laborantza teknikak aztertu zituen. Izan ere, ez zuten nekazaritza produktuen edonolako erosketa prozesurik egiten. Nekazariak gabeziatik ateratzea zen ekimen honen helburua. Landa guneetan oso gutxi produzitzen zuten nekazariek. Gainera, produktu ezberdinak ekoizteko erabiltzen zituzten teknikak ez ziren batere egokiak.

Zer ekoiztea izan zen gauzarik garrantzitsuena. Mozambikeko biztanleriak kontsumituko zuen zerbait produzitzea, hain zuzen. Horretarako ekoizteko baliabide egokiak dituztela ziurtatu behar izaten dute. Fundazioko koperanteek merkaturatu nahi dituzten produktu ezberdinak ekoizten irakasten diete. Egun herrialdeko sei barrutitan dihardu Mundukide fundazioak esparru horietako biztanleekin buru belarri lanean. Hauen proiektuak bostehun kilometro inguruko lursail bat ustiatzen dute. Inguru horretan milioi bat pertsona inguru bizi dira, eta 15.000 hektarea lantzen dituzte.

Mozambiken 30 milioi biztanle bizi dira eta biztanleriaren %50a adingabeak dira. Beste erdia, berriz, helduak dira, 15 milioi. Heldu horietatik, milioi bat soilik dira soldatapeko langileak, bi milioi merkatariak eta gainerako hamabi milioiak nekazariak, Mozambikeko %80. Mundukide fundazioak nabarmendu duenez Mozambikeko nekazarien batez besteko urteko errenta berrehun eurokoa da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios