https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Mothercrow, Electric Monolith eta Entropia taldeen boloa, Hell Doradon

The Mothercrow, Electric Monolith eta Entropia taldeen boloa, Hell Doradon

Aretoko ateak 22.00etan irekiko dituzte, eta kontzertua 23.00etan hasiko da

PAUL PICADO

The Motehercrow, Electric Monolith eta Entropia taldeen boloa izango da gaur HellDoradon. Kontzertua 23.00etan hasiko da, baina ateak ordubete lehenago irekiko dituzte, hots, 22.00etan. Sarrerak ohiko lekuetan eros daitezke, bai Interneten (13,20 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (14 euro) eros daitezke. Bazkideek 12 euro ordainduko dituzte.

The Mothercrow taldea 2014. urtean sortu zen Bartzelonan, baina 2015. urtera arte ez zen eratu talde osoa. Musika estiloari dagokionez, 60ko eta 70eko hamarkadako rockaren eragina hautematen da. Taldea eratu eta denbora gutxira, hiriko talde berriak bultzatzeko Cabal Musical proiekturako hautatu zuten taldea, eta 2015eko azaroan, proiektu horren barruan beren lehen EP grabatu zuten. Horrela, 2016ko otsailean hiru abestirekin kaleratu egin zuten.

Katalunian eta atzerrian zenbait kontzertu emanda, bigarren EP grabatu eta 2017ko martxoan kaleratu zuten. Horri esker, bira bat egiten ibili ziren Estatutik zenbait hiletan. Baina bira hori egiten ari zirela, zenbait kidek taldea uztea erabaki zuten. Dena den, abenduan beste kide batzuk bilatu eta taldeak aurrera jarraitu zuen. Berriki 'Magara' izeneko lana kaleratu dute, eta hori izango dugu entzungai gaurko kontzertuan.

Electric Monolith Bartzelonan ere sortutako taldea dugu, 2015. urtean hain zuzen ere. Besteak beste Budgie, Black Sabbath, Deep Purple eta Dust taldeen eragina hautematen da bere musikan. Aurreko taldeak bezala, 70eko hamarkadako musikaren eragina ere badu, baina kasu honetan, estiloa desberdina da, izan ere, hardrocka eta heavyPsychBlues erabiltzen ditu.

Azkenik, Entropia taldea Gasteizkoa bertakoa da. 2014. urteko udaren amaieran sortu zen. Rock alternatiboa erabiltzen du, baina psikodeliaren eta rock espazialaren eragin nabarmendu du. Gaur egun arte hogei bat kontzertu eman dituzte, besteak beste Gasteizen, Sopelan, Iruñean, Bilbon, Logroñon edo Maeztun. 2016an Gazte Talent lehiaketa irabazi zuten, eta 2017an, Logroñoko Unibertsitateko Maketa Lehiaketa. 2018an lehen lan luzea kaleratu zuten, 'Invisible' izenekoa.

Temas

Euskera