Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
amalia ibargutxi
Viernes, 16 de noviembre 2018, 00:48
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Hiru dira Julio Alejandro SGAEren Gidoi Saria jasotzeko finalistak, eta horietako bat da Moriarti ekoiztetxearekin 'Loreak' eta 'Handia' filmetako gidoiak sortzen lan egindako Jorge Gil Munarriz (Legazpi, 1981). 'En la frontera' filmeko gidoia da hautatu dutena, Alberto Pernet (Buenos Aires, 1970) eta Enric Rufasen (Bartzelona, 1966) 'Mala madre', eta Amilcar Salattiren (Kuba, 1974) 'AM-PM' filmeko gidoiekin batera. Azaroaren 16an, ostiralez, Xixongo Nazioarteko 56. Zinemaldiaren hasiera-ekitaldian emango dute aditzera irabazlearen izena.
Luis Buñuelen 'Viridiana' filmaren gidoigilearen omenez antolatzen den sari honetara 238 lan aurkeztu dituzte aurten. Epai-mahaiak Eduardo Zaramella izan du buru, SGAE Fundazioaren Ikus-entzunekoen zuzendari instituzionala, eta berarekin jardun dira Cristina Andreu gidoigilea, Antonio Cuadri zinemagilea, Nieves Maroto ekoizlea eta Marian Seresky zuzendaria, azken hau iazko sariaren irabazlea.
Gil Munarrizen proposamenak 1976ko Espainian dago kokatua. Orduko abortua irudikatzen dute, eta hainbeste emakumek ibili behar izandako bide malkartsua. Emakume talde bat da filmeko protagonista.
Irakasle, gidoigile eta zinemagilea da Gil, eta parte hartu du gidoiak sortzen 'Handia', 'Loreak' edo '80 egunean' bezalako film luzeetan, guztiak ikusle eta kritikaren oniritziarekin. Haren bestelako lan batzuk 'Sueñan los androides' edo 'El método Arrieta' dokumentala ditugu, zeinarekin Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Ikuslegoaren Saria lortu baitzuen. 'Vaya semanita' telesaioan ere egin du lan.
Errudun sentimendua jorratzen du Alberto Pernet eta Enric Rufasen 'Mala madre'-k. Zehazki, migratzaile askok sufritzen duten erru hori, behin familia eta norberaren etxea atzean utzita. Silvia kolonbiarra 9 urteren ondoren bere alabarekin berriz elkartzen da filmean, «emakumezko horiei nolabait aurpegia eta izena jarriz. Bere nondik norakoak ulertzen saiatzen zara eta errealitate hori kaleratzen eta aldarrikapen gisa nonbait gorpuzten laguntzen duzu, ikusiezina dena ikusgai eginez», dio Pernetek. 1999az geroztik Madrilen bizi da. Egun, 'El secreto de Puente Viejo' telesailaren zuzendaritza darama.
Amilcar Salattiren 'AM-PM', berriz, Kubari buruzko tragikomedia da. Filmean «guztiek pairatzen dute bakardadea, nahita ez denaren bakardadearen zigorra, alegia». 2007az geroztik, Salattik idazle gisa egin du lan Kubako Irrati eta Telebistaren Institutuan. 20 telesail baino gehiago sortu ditu, eta hainbat sari ere jaso ditu.
Sarion helburua da gidoigile «on, baina ezezagunen» lanak aitortzea, «espainiar zinemagintzaren historian funtsezkoak suertatu diren proiektuen atzean ibilitakoak».
Julio Alejandro saria jaso dutenen artean daude, besteak beste, Ricardo Fernández Blancoren gidoiarekin, 'Paisito' (Tornasol Films); 'Todos tenemos un plan' (Haddock Films), Ana Piterbarg zuzendari eta gidoigile (V. edizioan irabazlea); 'Miel de naranjas' (Alta Films) Remedios Crespo andaluziarraren gidoiduna, VI. edizioan irabazle; 'Cuando los caballos aprendieron a llorar', Jano Mendoza mexikarraren gidoiarekin, VIII. edizioan irabazle; edo Pável Giroud kubatarraren 'El acompañante' filmeko gidoia, 2010eko edizioan garaile eta aurten estreinatutakoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.