https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Morgan taldearen kontzertua, bihar, Gasteizen

Morgan taldeko kideak./Youtube
Morgan taldeko kideak. / Youtube

Jimmy Jazz aretoan izango da 21:00etan

PAUL PICADO

Morgan taldearen kontzertua izango dugu bihar Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Morgan taldea 2012. urtearen erdialdean sortzen hasi zen. Orduan, Nina de Juanek, piano-joleak eta abeslariak, bere konposizioak erakutsi zizkion Paco Lopez gitarra-jole eta abeslariari eta Ekain Elorza bateriari. Hala ere, handik hiru urtetara arte ez ziren estudio batean sartu lehen bilduma grabatzeko.

Madrilen izan zen, eta hor, lehen diskoa grabatu zuten, 'North', beraiek editatu eta banatzea erabaki zutena. Diskoa 2016ko otsailean jarri zuten salgai, zuzeneko emanaldiak egiten berriro hasi zirenean. Beste kide sartu ziren taldean: Alejandro Ovejero baxu-jolea eta David Shulthess teklatuan.

Lehen kontzertua Sol aretoan egin zuten, eta sarrera guztiak saldu ziren. Aste batzuk geroago, Berrizen jo zuten, eta hor, sarrera guztiak ere saldu zituzten. Beste bi kontzertu ere egin zituzten 2016ko ekainean eta irailean. 2016. urtean 30 kontzertu eman zituzten beren zuzeneko diskoa aurkezteko, eta atzerritik ere ibili ziren, hala nola Brasilen. Hortik aurrera eta 2017. urtearen amaierara arte Morganek hainbat kontzertu eman zituen, eta urte horretan talde gisa finkatu egin zen.

2018ko martxoan bigarren diskoa plazaratu dute, AIR, 2017. urtearen amaieraren eta 2018. urtearen hasieraren artean Madrilen grabatu dutena. Ostiralean Gasteizen emango duten kontzertuan disko horren abestiez gain, aurreko diskoarenak ere entzuteko aukera izango dugu. Sarrerak leihatilan erosiz gero, 19 euro balio du, eta aldez aurretik eginez gero, 16.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos