https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mondragon kooperatibaren industria sektoreak 1.700 lanpostu sortu zituen pasa den urtean

Mondragon kooperatibaren industria sektoreak 1.700 lanpostu sortu zituen pasa den urtean

Arrasateko taldean egun 81.837 langile dihardute lanean

UNAI SARRIUGARTE

Mondragon kooperatibaren industria sektoreak 1.700 lanpostu sortu zituen pasa den urtean. Korporazioko kooperatibetan %1,2 handitu zen langile kopurua iaz, eta, egun 81.837 pertsonak dihardute bertan lanean. Gorakada horretan zerikusi handia izan du industriaren arloko kooperatiben eboluzioak. Gainera, taldeko kooperatibek 11.581 milioi euroren salmentak izan zituzten iaz, aurreko urtearekin alderatuz gero, %2,7 gehiago. Datuok pasa den ostiralean, ekainak 21, eman zituen aditzera euskal kooperatibak.

Taldeak dirutza ikaragarria bideratu du azken urteotan inbertsioetara. Pasa den urtean korporazioko kooperatibek egindako inbertsioak 420 milioi eurokoak izan ziren. Azken bost urteotan, esparru horretarako 1.989 milioi euro erabili dituzte.

Iñigo Uzin Mondragon korporazioko presidenteak ontzat eman ditu emaitzak. Uzinek bi datu nabarmendu izan ditu: batetik, bosgarren urtez jarraian, enplegua sortu da industriaren arloan; bestalde, inbertsioen dinamika ona da, azken bosturtekoan 1.400 milioi eurotik gorakoa izan baita.

Mondragon industria kooperatibetan egun 38.722 langilek dihardute lanean. Iazko denboraldia 5.922 milioi euroko fakturazioarekin itxi zuten, aurrekoan baino %6,8 gehiago. Emaitzak, berriz, 230 milioi eurorenak izan ziren, aurreko urtekoen antzekoa. Industriaren arloko konpainiek 8.000 lanpostutik gora sortu dituzte azken bost urteotan. Nazioartekotzea da enplegu sorreraren motor nagusia. Izan ere, nazioarteko merkatu salmentak industria arloko salmenta guztien %68a suposatzen du.

Halaber, kooperatibak 2018. urtean 175 milioi euro bideratu zituzten I+Gan. Egun I+Garen esparruan 2.018 pertsonak egiten dute lan. Bestalde, banaketaren arloa pertsona gehien enplegatzen duen sektorea da, 39.723 pertsonak egiten dute lan bertan. Eroskik eta Erkop elkarteak iaz 9,9 milioi euroko irabazia izan zuten. Banaketa arloak 5.659 milioi euroren salmentak izan zituen iaz.

Temas

Euskera