Moja bat belauniko jarri da Birmaniako militarren aurrean, umeak hil ez ditzaten
Emakumearen Nazioarteko Egunean egindako manifestazio batean zenbait pertsona hil ziren, horien urtean ume bat
Paul Picado
Miércoles, 10 de marzo 2021, 11:19
Emakumearen Nazioarteko Egunean manifestazio bat egiten ari ziren zenbait pertsonak Birmanian, Kachin etniakoek nagusiki. Hasiera batean giroa normala zen baina goizeko azken orduan giroak okerrera egin zuen eta segurtasun-indarrak gas negar-eragileak botatzeaz gain, tiro egiten ere hasi ziren. Horren ondorioz, hiru manifestari hil ziren, horien artean ume bat ere zegoela.
Publicidad
Egoeraz jabetuta, Ann Rose Nu Twang izeneko moja birmaniarra militarren aurrean belauniko jarri eta umeak ez hiltzea eskatu zien, horien ordez, bera hiltzea. Eskuak ere altxatu zituen barkatzeko moduan. Zenbait militar haren ondoan ere jarri ziren belauniko; beste batzuek, berriz, ez zioten inolako kasurik egin. Aipatzekoa da, gainera, joan den otsailaren 28an, belauniko ere jarri zela segurtasun-indarrean aurrean, kontuz ibil zitezen eskatzeko.
Ann Rose Nu Twang moja ezaguna da hirian, izan ere, hiriko klinika bat zuzentzen du. Tirokatutako batzuk klinikara eramaten ere saiatu zen, baina azkenean, gas negar-eragileen ondorioz ezin izan zuen.
Mojaren eskaerak ezerezean geratu ziren, izan ere, polizia-talde bat tiro egiten zen handik gutxira, manifestariek ihes egiteko eta manifestaldia bera desegiteko. Horrez gain, zenbait lehergailu ere bota zituzten eta horiek izan ziren nagusiki hildakoak eragin zituztenak.
Joan den hilean, otsailaren 1ean, ordura arte zegoen Aung Suu Kyiren gobernu zibilak boterea galdu zuen estatu-kolpe baten ondorioz. Kyik Bakearen Nobel Saria irabazi zuen eta estatu demokratikoa ezarri zuen 2015eko hauteskundeen irabazi eta gero. Baina, esan bezala, armadak bultzatutako estatu-kolpeak boteretik kendu zuen berriz, eta harrezkero armadaren aurkako mugimenduak etengabeak izan dira Birmanian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión