https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Miriam Urkia eta Roberto González de Viñaspre euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak

Roberto González de Viñaspre /
Roberto González de Viñaspre

SERGIO EGUÍA

Euskaltzaindiak euskaltzain berriak izendatu ditu gaur. Goizean, Iruñean egin den Osoko bilkuran, euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsuneak betetzeko, eta Miriam Urkiak eta Roberto González de Viñasprek lortu dute Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa.

Gogoratu behar da azaroaren 24an, Donostian egindako Osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zituela Patxi Uribarren eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak (emeritu izateko 75 urte beteak izan behar dituzte euskaltzain osoek). Ondoren, urtarrilaren 26an amaitu zen hutsune horiek betetzeko hautagaiak aurkezteko epea. Hiru hautagai aurkeztu zituzten euskaltzainek Donostiako Osoko bilkuran: Miriam Urkia, Karmele Jaio eta Roberto González de Viñaspre; eta gaur, Urkia eta González de Viñaspreren aldeko hautua egin dute euskaltzain osoek.

Gaurtik aurrera zortzi hilabeteko tartea izango dute sarrera-hitzaldiak paratzeko, eta berdin erantzunezko idazkia egin behar duten euskaltzainek bereak prestatzeko. Horren buruan harrera ekitaldia egingo da. Izendapen berriek bestelako bitxikeria bat ere ekarri dute Akademiara: ia ehun urteko ibilbide luze-zabalean, eta estreinakoz, ez da elizgizonik izango euskaltzain osoen artean, Patxi Uribarren baitzen abade bakarra.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos