Miren Agur Meabe, elkarrizketa batean. Jose Usoz

Miren Agur Meabe idazle eta itzultzailea, euskaltzain oso berria

Euskaltzainditik zehaztu dutenez, Meabek 2021eko urrian deklaratutako hutsunea beteko du, Xabier Kintana bizkaitarra euskaltzain emeritu bihurtu baitzen 75 urte betetzean

Zurekin

Viernes, 25 de febrero 2022, 18:18

Miren Agur Meabe idazle eta itzultzaile bizkaitarra euskaltzain oso izendatu dute ostiral honetan, Gipuzkoako Foru Jauregian, Donostian, otsaileko osoko bilkuran egindako bozketaren ondoren. Horrela, Euskaltzainditik zehaztu dutenez, Meabek 2021eko urrian deklaratutako hutsunea beteko du, Xabier Kintana bizkaitarra euskaltzain emeritu bihurtu baitzen 75 urte betetzean.

Publicidad

Urtarrilaren 28an amaitu zen hutsune hori betetzeko hautagaiak aurkezteko epea. Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek Bilbon egin zen osoko bilkuran, Miren Agur Meabe, hain zuzen, eta ostiral honetako bilkuran idazle lekeitiarraren aldeko hautua egin dute euskaltzainek.

Orain, zortzi hilabeteko tartea izango du sarrera hitzaldia prestatzeko, eta epe berdina izango du erantzunezko idazkia egin behar duen euskaltzainak berea prestatzeko. Gero, harrera ekitaldia egingo zaio.

Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Irakasle Ikasketak eta Euskal Filologia ikasi zuen, eta irakaskuntzan eta testu liburugintzan aritu zen urte askoan. Gaur egun, helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa bai poesia.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, 'Azalaren kodea' eta 'Bitsa eskuetan' poema liburuengatik, eta Euskadi saria hiru aldiz erdietsi du, 'Itsaslabarreko etxea' (2002), 'Urtebete itsasargian' (2006) eta 'Errepidea' (2011) gazte nobelei esker. 'Mila magnolia-lore' albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da, eta 2021ean Espainiako Poesia Saria irabazi zuen, 'Nola gorde errautsa kolkoan' lanagatik.

Publicidad

Literatur itzulpengintzan ere aritzen da tarteka, eta, besteak beste, Forough Farrokhzad poeta irandarraren eta Skolastique Mukasonga ruandarraren obrak ekarri ditu euskarara.

Ohorezko aitortzen artean, Lauaxeta saria (2007), Rosalia de Castro (2012) eta Deia Hemendik (2015) daude. Era berean, haren testuetako batzuk hainbat hizkuntzatara eta braillera ere itzuli dituzte. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an, ibilbide oparo horren esker onez.

Gaur egun, 24 euskaltzain osok, zazpi euskaltzain emerituk, ia 150 bat euskaltzain urgazlek eta 68 ohorezko euskaltzainek osatzen dute Euskaltzaindia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad