https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Miren Agur Meabe gazte literaturaren inguruan aritu da Peruko 'Hay Festival' literatura jaialdian

Miren Agur Meabe, Isuntzan./Maika Salguero
Miren Agur Meabe, Isuntzan. / Maika Salguero

Gazte literaturaren ezaugarriez mintzatuko da idazle bizkaitarra

AMALIA IBARGUTXI

Miren Agur Meabe Perun da, 'Hay Festival' literatura jaialdian parte hartzen. Arequipako jaialdia hilaren 11ra arte luzatuko da, eta euskal idazleak 'De qué hablamos cuando hablamos de literatura juvenil' hitzaldia egingo zuen bertan atzo. Latinoamerikako kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat da jaialdi hori.

Hainbat sailetan banatzen da 'Hay festival'-a. Batetik, Sail Nagusia dago, eta bertan, Mario Vargas Llosa, Leila Guerriero edota Karolina Ramqvist idazleek hitzaldiak egin eta mahai-inguruetan hartuko dute parte. Bestalde, 'Hay Joven' izeneko sailak unibertsitateko ikasleei bereziki zuzendutako emanaldiak eskainiko ditu. Hirugarren saila 'Hay Ideas' izenekoa da, eta bertan eztabaida irekiagoak antolatuko dira, publikoaren parte-hartze handiagoa ahalbidetuz.

Gainera, 'Hay Festivalito' gunen umeentzat eta familientzat zuzendutako tailer, ipuin-kontaketa eta hitzaldiak bilduko dituzte. Bertan izangozen Miren Agur Meaberen hitzaldia, atzo bertan, 16:00etatik 17:00etara, Centro Cultural Peruano Norteamericano eraikineko liburutegian.

Arequipakoaz gain, beste 'Hay festival' batzuetan ere euskal idazleek hartuko dute parte, Etxepare Euskal Institutuak lagunduta. 'Hay Festival Cartagena' edo 'Hay Festival Querétaron', adibidez. 'Hay Festival' jaialdia Galeseko Hay-on-Wye herrian sortu zen 1988. urtean, baina egun, Galesekoaz gain, mundu-mailako hiri ezberdinetan ere burutzen dute. Tartean, Cartagenan eta Medellinen (Kolonbia), Querétaron (Mexiko) edota Segovian (Espainia). Nazioarteko autoreen partaidetza ohikoa da, oihartzuna ere nazioarte mailakoa dutenez jaialdiok. Peruko Arequipa hirian, Hay Festival jaialdia 2015. urteaz geroztik egiten dute.

Bestalde, Joxemari Iturralde Miami Book Fair azokan haur eta gazte literaturaren inguruan egingo den mintegian izango da, eta Juan Kruz Igerabide izango da aurten Guadalajarako Nazioarteko Azokan (azaroak 23-27), munduko bigarren azoka garrantzitsuenean; Mexiko Hiriko UNAM-era (Universidad Nacional Autónoma de México) ere joango da, ikasleekin egingo den topaketa batera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos