https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Miokardio-infartua artatzeko Osakidetzaren sistemaren «bikaintasuna» aitortu dute

Miokardio-infartua artatzeko Osakidetzaren sistemaren «bikaintasuna» aitortu dute

Euskal Osasun Zerbitzuan inplikatuta dauden protokolo eta asistentzia-ibilbideak bateratzen ditu 'Bihotzez'-ek, infartua duten pazienteei behar duten tratamendua epe laburrean emateko

AMALIA IBARGUTXI

'Bihotzez' sarea 2012an ezarri zen Euskadin, eta geroztik, miokardio-infartu jasandako 5.000 lagun baino gehiago artatzeko prozesuan txertatu da. Sareak, euskal osasun-zerbitzuan inplikatuta dauden alde guztiak koordinatzen ditu, laguntza-zerbitzu hobea osatzearren: larrialdietako zerbitzuak, anbulantzia medikalizatuak, helikoptero bat, lehen mailako arretarako profesionala eta 17 ospitaletako profesionalak. Orain bikaintasun-ziurtagiria jaso du, «infartuari arreta emateko eskualdeko sistema» gisa, SEC Espainiako Kardiologiako Sozietatearen eskutik.

'Infartu Kodea' delakoaren inguruan, miokardio-infartua berehala tratatzeko Osakidetzako baliabide guztiak antolatzen ditu sareak. Protokolo eta asistentzia-ibilbide bateratuak, infartua duten pazienteei behar duten tratamendua epe laburrean ematea ahalbidetzen du, pazienteentzako berebiziko garrantzia duena.

Euskadi osorako asistentzia-protokolo bakarra eskaintzen du 'Bihotzez'-ek. Era berean, asistentzia-emaitzak, kalitatearen kontrola eta etengabeko hobekuntza ebaluatzeko prozedura ere garatu dute, Estatuko bakarra. Hain zuzen, «laster» sarearen asistentzia-protokolo berria argitaratuko dute, 2015etik indarrean dagoena eguneratuz.

Jon Darpón Osasun sailburuak esan duenez, «'Bihotzez' proiektua oso garrantzitsua da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren erabateko babesa du horregatik. Sareko Koordinazio Batzordea Sailaren aholkularitza-egituran sartu dugu. Ezarri zenetik, 'Bihotzez' sarearen jarraibideen arabera, miokardio-infartua izan duten 5.000 euskal herritar baino gehiagori eman zaie asistentzia«.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos