Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ruandako basakeria dokumentatu ostean, Sebastiao Salgado Brasilera itzuli zen 90eko hamarkadan. Orduan ikusi zuen, minaren minez, basamortu bilakatuta zegoela berak gogoratzen zuen oihan tropikala. Hortaz, Lélia Deluiz Wanick Salgadori, bere emazteari, lur hori basoberritzea bururatu zitzaion, lurrak lehenera joateko gaitasuna duelako. Terra Institutua sortu zuten eta hogei urtean, bi milioi zuhaitz landatu dituzte. Ekintza honen ondorioak oso zehatzak dira: 172 hegazti-espezie itzuli dira esparru horretara, 33 ugaztunak, 293 landare mota eta 15 narrasti… Ekosistema osoa berreskuratu da. «Izaki bakarra dago CO2 oxigeno bihur dezakeena: zuhaitza, eta zuhaitz gehiago landatu behar dira, beraz», azaldu du Salgadok.

Bikote honen jarrera eredugarria iruditu zait zeren eta, ingurumen eta klima aldaketari dagokionez, etsipena sumatzen baitut. Nonbait, gauza gutxi egin dezakegu hain globala eta hain sakona den arazo baten aurrean.

Aste honetan jakin dugu euskal ikasleek greba egingo dutela klimaren alde maiatzaren 24an. Greba, «Friday For Future» nazioarteko dinamikaren barne dago. Greta Thumber suediar gazteak bultzatu du «15-M klimatiko» izenarekin ezagutzen den protesta. Euskal Herrian, 'Bizi!' da mugimendu hori jarraitu duen plataforma. Beraz, hemen ere bai, «Gure etorkizuna ez da zuen jokoa» leloa entzungo dugu, besteak beste.

Pentsatzen dut heldu askok begi onez begiratuko diotela greba honen deialdiari, baina gauza ederrak begiratzen diren moduan arituko dira, ziur asko, inolako ekintza praktikorekin lotu gabe. Guk ezin dugula besterik egin esango diogu geure buruari, baliteke etorkizun batean gazte horiek irtenbide berriak topatzea. Baina badakigu jakin behar genuena. Ezin dugu gehiago atzeratu. Belaunaldi berrien garaia ez dago biharko egutegian markaturik, gaurkoan baizik. Erabakiak hartzen ditugun bitartean, Salgadoren «Génesis» proiektuari heldu geniezaioke. Lan horretan, Lurrean gelditzen diren espazio birjinak arakatu ditu brasildarrak. Dokumental bat ere sortu du Wim Wendersekin batera, «La sal de la tierra» deritzona, eta hausnarketa bat egitera bultzatuko gaituena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios