https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

3,6 milioi, gazteek nekazaritza ustiapenetan inbertitzeko eta enpresak sortzeko

Diru laguntzek bi helburu dituzte: ekoizpen sektorea gazteagotzea belaunaldien arteko erreleboa bultzatuz eta ustiapenetan egituren modernizazioa lortzea

EUROPA PRESS

Bizkaiko Foru Aldundiak 3,6 milioi euro banatuko ditu laguntzetan gazte ekoizleek lehen sektorean enpresak sortzea sustatzeko eta lurraldeko nekazaritza ustiapenetan inbertsioak egiteko. Diru laguntzek bi helburu dituzte: ekoizpen sektorea gazteagotzea belaunaldien arteko erreleboa bultzatuz eta nekazaritza ustiapenetan gazteak laneratuz, eta ustiapenetan egituren modernizazioa lortzea, ekoizpen prozesuetan teknologia berriak txertatzea ahalbidetzen den heinean.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, lehen sektorean gazteak laneratzeko laguntzetan 900.000 euro banatuko dira, eta lehia araubidean banatuko dira. Laguntza horiek eskuratzeko, eskatzaileek 18 eta 41 urte bitartekoak izan behar dira. Gainera, nekazaritzako titulu akademikoren bat izan beharko dute, gutxienez bigarren mailako prestakuntza profesionalekoa edota erdi edo goi mailako prestakuntza ziklo gradua, edo bestela, besteen kontura nekazaritza jarduerak bi urtez baino gehiagoan gauzatu dituztela egiaztatu.

Horrez gain, enpresa plan bat aurkeztu beharko dute, eta plana aurretik Gaztenek planaren balorazio batzordeak onartu beharko du. Prozedura hori bera jarraitzen da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lehen sektorean gazteak laneratzeari laguntzeko eta horien tutorizazioa gauzatzeko.

Enpresa lanak

Bestalde, ekintzailearen enpresa planen finantzaketa ere lagundu ahi da. Beste gauza batzuren artean, ganaduaren lehenengo erosketa, lurrak erostea edo gehienez ere hiru urteko epean lurrak alokatzearen kostua kontuan hartuko dira. Laguntzak 20.000 eta 70.000 euro artekoak izango dira onuradun bakoitzeko, aurretik aipatutako enpresa plan horretako baremazio prozesuan jasotako puntuazioaren arabera.

Halaber, egiteko nagusi gisa nekazaritza duten nekazariei bideratuko zaizkie ustiapenetan inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak. Nekazaritza ustiapenaren emaitza ekonomikoak hobetzera, modernizazioa ahalbidetzera, tamaina edo ekoizpen orientazioari dagokionez berregituraketa ahalbidetzera edo ingurumenarekin, klima aldaketarekin edo animalien ongizatearekin lotutako erronkei erantzuna ematera bideratuko dira inbertsioak.

Hala, beste kontu batzuren artean, diruz lagunduko dira nekazaritza eta abeltzaintza eraikin eta instalazioen eraikuntza berriak edo hobekuntzak eskuratzea edo eraikitzea. Horrez gain, diruz lagunduko da nekazaritza makina berriak erostea, energia berriztagarria eta bioenergia ekoizteko instalazioak edo ekipamendu informatikoak. Diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa 75.000 euro izango da.

Bi diru laguntza lerroak otsailaren 2ra arte eskatu ahal izango dira Nekazaritzako Eskualdeetako Bulegoetan, Durangoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eta Deustuko Nekazaritza Zuzendaritzaren bulegoetan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos