https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

1,3 milioi euro Lacorzanillako industrialderako sarbideak hobetzeko

Lanei 2018an ekingo zaie, N-124 errepidearen proiektuaren parez pare

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak 1,3 milioi euro inbertitukoditu Lacorzanillako industrialderako dauden sarbideak hobetzeko eta sarbideak urpean geratzeko arriskuari aurrea hartzeko. Jardun horri esker, nabarmen areagotuko dira segurtasuna eta erosotasuna bide horietan, zeinetanindustriako eta nekazaritzako ibilgailuen joan-etorria etengabea izaten baita.

Foru Gobernu Kontseiluak gaur onartu du proiektu hori esleitzea Balgorza eta Nuño y Pescador enpresek eratutako ABEEari 1.255.528 euroko zenbatekoan, eta sei hilabeteko gauzatze epearekin, xedetzat hartuta lanak 2018. urtean hastea, N-124 errepidea egokitu eta hobetzeko proiektuaren eta Berantevillako saihesbide berria eraikitzeko lanen parez pare.

Proiektu horri esker, beste bidegurutze bat sortuko da Arabako probintziaren muga eta Miranda Ebro lotzen dituen A-2120 errepidearen eta Lacorzanillarako sarbidearen artean. Bidegurutze berria gaur egungoa dagoen lekutik 160 metro ingurura egingo da, ikuseremua handitzeko, plataforma zabaltzeko eta berariazko erreiak egiteko, industrialdera sartzen diren edo handik ateratzen diren ibilgailuek segurtasunez egin ditzaten biraketak.

Halaber, industrialdera sartzeko bidea ere hobetuk da; izan ere, galtzada zabalduko da, zenbait bihurguneren biraketa erradioa handituko da eta bazterbideak sortuko dira, orain ez baitago halakorik. Horrez gain, AP-68 errepidearen azpiko pasabidearen uholde arazoak konponduko dira.

Azpiegitura proiektu orotan bezala, proiektu honetan ere jaso da, orobat, errepide berrian ingurumena itxuraberritzea eta, horretarako, honako hauek egingo dira: lur erauzketen ezpondetan haziak hidroereingodira, lur mugimenduek eragindako zonak ereingo dira, zoruak kenduko dira,

Lacorzanillarako gaur egungo sarbidean bertan behera utzita dauden tarteak itxuraberrituko dira eta zenbait jardun egingo dira ibilbide berriaren inguruko landaredia era naturalean berritu dadin laguntzeko.

Jardun horrek bi helburu ditu: batetik, Lacorzanillako industrialderako sarbideak hobetzea eta, bestetik, Ihuda ibaiak gainezka egitearen ondorioz saihesbidea urpean geratzeko arriskua prebenitzea.

Era berean, nabarmen areagotuko da bide segurtasuna eta erosotasuna sarbide horietan, zeinetan industriako eta nekazaritzako ibilgailu ugari ibiltzen baita, eta N-124 errepidea egokitzeko eta Berantevillako saihesbide berria eraikitzeko proiektua osatuko da, hartara konponbide erabatekoa emango zaiolarik eremu hari.

Lanak 2018an hasiko dira, hain zuzen ere N-124 errepidean abian diren obrekin koordinatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos