Mila milioi pertsona kiskaltzen ari dira Indian eta Pakistanen 50 gradu inguruko tenperaturen harira
Indiako Gobernuko iturrien arabera, bero-kolpeek soilik 11.571 pertsona hil dituzte 2011tik 2020ra bitarteko hamarkadan
UNAI SARRIUGARTE
Astelehena, 9 maiatza 2022, 20:17
Nazioarteko mila milioi pertsona kiskaltzen ari dira Indian eta Pakistanen 50 gradu inguruko tenperaturen harira. Izan ere, bertan lurraren tenperatura 62 gradura ailegatu da, eta, airearena, aldiz, 50 gradutara. Tenperatura ikaragarriok astebetez baino gehiago luzatzen ari dira, eta, momentuz ez du ematen behera egingo dutenik.
Indiako Gobernuko iturrien arabera, bero-kolpeek soilik 11.571 pertsona hil dituzte 2011tik 2020ra bitarteko hamarkadan. 2015ean 2.000 heriotza baino gehiago zenbatu ziren bero-kolpeen ondorioz, gaur egungoaren antzeko gertaera batean.
Bi herrialdeotan sufritzen ari diren bero olatuen ondorioz, miloika pertsonen osasuna agerian dago, baita lurralde hauetako uzta handiak galtzen hasi eta ganaduen biziraupena ezbaian jarri ere. Hauxe luzatuz gero Pakistanek eta Indiak krisi bortitza sufritu dezakete. Hala nabarmendu du ActionAid gobernuz kanpoko erakundeak.
Pakistango Nawabshah hirian antzeman dituzte gaue egun bitarteko tenperaturarik altuenak, 49,5ºC. Jacobabaden ere (Pakistan) 49ºC-ko tenperaturak sufritu dituzte, eta, Padidanen (Pakistan), aldiz, 48ºC.
Aipatutako ezbehar guzti hauez gain, bero olatu honek suteak, argindar-mozketak eta heriotzak eragin ditu Asiako bi herrialde hauetan barrena. Era berean, suteak ere ugariak dira Pakistaneko eta Indiako zonalde ezberdinetan, basoak eta zabor biltegiak kiskaltzen ari direlarik. Guzti honek bi herrialde hauetako airearen kalitateak txarrera egitea eragin du, airearen kutsadura gero eta handiagoa izanik.