https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mikel Lertxundi artista euskaldunaren obra jada ikusgai dago Rekalde Aretoan

Mikel Lertxundi artista euskaldunaren obra jada ikusgai dago Rekalde Aretoan

Bertan eskultore bizkaitarrak azken 30 urteotan egindako piezak daude erakusgai

UNAI SARRIUGARTE

Mikel Lertxundi artista euskaldunaren obra jada ikusgai dago Rekalde Aretoan. Lertxundiren erakusketa urriaren 13ra arte egongo da erakusgai. Bertan artistak azken 30 urteotan landutako 30 pieza inguru ikuskatu daitezke, horien artean Rekalde Aretorako Lertxundik propio egindako bost eskultura berriak.

Obraren aurkezpen ekitaldia pasa den ostegunean, uztailak 18, ospatu zuten Bilbon. Bertan Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua den, Lorea Bilbaok, erakusketako komisario lanak egiten dituen Mikel Onaindiak eta Mikel Lertxundik erakusketa honen xehetasunak azaldu zituzten. Arratsaldeko zazpietan eskultoreak berak eta Mikel Onaindiak, bisita komentatua burutu zuten.

«Orekaren bila» izeneko lana Mikel Letxundi eskultoreak azken 30 urteotan burututako erakusketa antologikoa da. Lertxundik garatu duen unibertso plastikoa hizpide duena. Egia esan ez da atzera begirako ohiko erakusketetakoa baina hogeita obra hauetan bisitariak artistaren ikerkuntza-linea nagusiak aurkitzen ditu.

Erakusketa honek, Berriatuko eskultoreak etenik gabe hiru hamarkada luzetan jorratu izan duen ikerketa gogorarazten du. Beti oreka bilatzearen aldekoa izan den ibilbidean eta naturako funtsezko elementuetan oinarritzen dena: harria, burdina edota egurra esaterako.

«Orekaren bila» izeneko artelanez gaindi, Mikel Lertxundi bere eskultura publikoengatik eta Bizkaiko beste herri batzuen arte naturan burututako obrengatik da ezagun. Ondarroan edota Durangon egin izan dituen esku hartze artistikoak esaterako. Beste zenbait esparrutan ere obrak burutu izan ditu: Larrabetzuko Azurmendi jatetxean instalatuta dagoen bere Lurreko pieza edota Ziortza-Bolibarren dagoen Triada besteak beste.

Temas

Euskera