https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'San Miguel Getxo Music and Food' jaialdia, Algortako Portu Zaharrean, ekainaren 1ean eta 2an

Iazko edizioa. /Getxo.eus
Iazko edizioa. / Getxo.eus

Festa honetan etorkizun handiko 10 musika talde igoko dira oholtzara

UNAI SARRIUGARTE

'San Miguel Getxo Music and Food' jaialdia ospatuko da Algortako Portu Zaharrean datorren ekainaren 1ean eta 2an. Festaren bosgarren edizio honetan etorkizun handiko 10 musika talde egongo dira ikusgai. Hori dela bide, aurten 80. hamarkadan hain arrakastatsua izan zen Getxo Sound pop-rock-indie mugimenduari omenaldia egin nahi izan zaio. Berriro ere San Miguelek Bizkaiko gastronomiaren eta musikaren alde bat egin du.

«San Miguel Getxo Musica and Food» musika eta janari festibalak irekiera ematen dio udaldian burutzen diren musika jaialdiei. Urtero musika talde berriek, abesti propioak edota bertsioak joz Algortako Portu Zaharrera hurbiltzen den jendetza txundituta uztea bilatzen dute.

Bertan zaleek etengabeko musika doinuez gozatzeko aukera izango dute. Musika emanaldi hauekin batera gastronomia anitzetako janariaz disfrutatu ahal izango da. Foodtruck ezberdinek publiko guztientzako janari aukerak eskainiko dituzte: hot dogak, janari mexikarra, hanburgesak, sandwichak etab. Hau guztia merkatuko garagardo onenetariko batekin: San Miguel garagardoa.

Rosebud folk-rock euskal laukoteak emango dio ongietorria musika festibalari zapatu eguerdian. Ondoren, Samoah, Soutbound, B and B and Co. eta Papawanda ibiliko dira oholtza gainean. Arratsaldeko zortzi eta erdietan zapatuko plater nagusiak, Smile taldeak, ekoitzitako kaliforniar soinu hotsek Portu Zaharra jendetzaz betetzea bilatuko dute. Dj WAS-ek emango dio itxiera musika jaialdiaren lehenengo egunari.

Bestalde, igandean James Room and Weird Antiquak hartuko dute testigua. Eszenatokian euren «singleak» interpretatzen ordu bat inguru egongo dira. Geroxeago, Antonio Garamendi bilbotar musika konpositore eta ekoizlearen txanda izango da. Garamendi Dynamo musika taldearen partaide izan zen, harrezkero bakarlari lanetan dihardu.

Azkenik, Brotherhood musika taldeak emango dio itxiera aurtengo «San Miguel Getxo Musica and Food»-aren bosgarren edizioari. Brotherhood musika taldea Getxo udalerriko hainbat musika taldeetako partaidek osatzen dute. Euren estiloan ameriketako folk-rock taldeek eragin ikaragarria izan dute.

Temas

Euskera