Urte amaiera hurbildu ahala, sari-zurrunbiloa pizten da gure inguruan. Literaturatik hasi eta musikatik jarraituz, denetik dago: Planeta saria, azken urteetan kalitate gutxikoa eta oso komertziala; Euskadi Literatur Sariak edo Gure Artea, gure eremuan; musika-sariak, denetarik eta denentzat, askotan antolatzaileak beraiek elkar saritzen. Eta gainetik, Nobelak, gailurra omen. Baina, zertarako balio dute guzti hauek? Distira hutsala, estrategia komertziala ala benetako meritua neurtzeko tresna?
Publicidad
Lehenik, Planeta. Urtero, eleberri komertzial bat irabazten du, salmentak bermatuz. Literatura benetakoa? Gutxi. Antzeko dinamikak daude musika sarietan, non denek duten beren kategoria, baina kalitatea bigarren planoan geratzen den. Askotan, antolatzaileak elkar saritzen: 'Zuk niri, nik zuri'. Sistema itxia, elite txiki bat elikatzen.
Baina gailurra Nobel sariak dira, mundu mailako erakusleiho handia. Literaturan, Ekonomian edo Zientzian, nahiko ondo, baina Bake Nobelak? Beti polemikoak. Aurten, María Corina Machado venezuelarrari eman diote, oposizioko lider ultrakontserbadorea. Trumpi ez, baina antzeko norbaiti bai, populismo eskuindarra sarituz.
Kultura arloan, zergatik sarien eztanda hau? Industriak behar du ikuskizuna, prentsa, salmentak... Sariek legitimitate faltsua ematen diote sistemari, baina benetako talentu asko kanpoan geratzen da. Euskal Herrian, adibidez, sari txikiek komunitatea indartu beharko lukete, baina sarritan burokrazia bihurtzen dira. Gauzak horrela, sari hauek guztiek gauza bera erakusten dute: autopromozioa. Kultura, musika edo bakea aitzakia dira, botere eta dirua banatzeko.
Edozein modutan, ez larritu, sariak dauzkagu soberan guztiontzat!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión