'The zone of interest' filmaren eszena. Wanda Films
Maldan behera

Faxismoaren historia berriro errepikatzen ari da?

Lunes, 13 de enero 2025, 00:06

Europan sortu eta mende bat geroago, faxismoa era guztietako literatur lan, estudio eta ekoizpen zinematografiko ugariren gai nagusia izaten ari da. Mugimendu totalitarioek inoiz baino interes handiagoa pizten dute hamarkada honetan, eta, tamalez, puri-purian daude Europan eta Mendebalde osoan, ultraeskuineko liderrek eta aukera politikoek izaten ari diren gorakadagatik. Esan bezala, hori kulturan islatzen da, iraganera begiratzen baitu XX. mendean gertatu ziren izugarrikeriak gogoarazteko.

Publicidad

Horren adibide da pasa den urteko filma 'The zone of interest', Auschwitzeko zuzendari Rudolf Hössen eta bere familiaren eguneroko bizitza erretratatzen duena. Hannah Arendt filosofoak 'Eichmann Jerusalemen' lanean 'gaizkiaren banalitatea' deitu zuen horretan sakontzen du film luze honek.

Gaizkiaren egunerokotasun hori, eta erregimen totalitarioen berezko aginte-kate gaiztoa, ezin hobeto islatzen da egunotan esku artean dudan liburuan, 'M. L'ora del destino ', Antonio Scuratiren sagaren laugarren atala, Benito Mussoliniren eta, oro har, mugimendu faxista italiarraren erretratu nobelatu bat proposatzen duena.

Faxismoa puri-purian dagoela erreparatzeko, nahikoa da Austriari begiratzea, ultraeskuina izan baita lehen indarra, eta kontserbadoreek dagoeneko ireki diote atea koalizio-gobernua eurekin negoziatzera. Gogoan izan behar da Italian, 1922an, eta Alemanian, 1933an, indar kontserbadoreak izan zirela, hain zuzen ere, Mussolini eta Hitler boterera igo zituztenak, bere interesak salbatzeko aukera onena zirela pentsatuz. Gero gertatu zena denok ezagutzen dugu.

Beraz, beldurgarria da duela mende bateko akats berberak errepikatzea. Austrian eta, oro har, Europa osoan arretaz irakurri beharko lukete Scuratiren obra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad