Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
'Compañía de Danza de México Pilahtli Toyolotl'. Guillermo Galindo
Mexiko, Italia eta Valentziako folklorea, Bermeora

Mexiko, Italia eta Valentziako folklorea, Bermeora

Larunbatean, hilak 11, 21:00etatik aurrera izango dira ikusgai Artzako frontoian dantza taldeak

amalia ibargutxi

Martes, 7 de agosto 2018, 23:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beste behin, abuztuarekin batera heldu da Bermeoko Folklore Jaialdia. Nazioarteko kulturak oholtza gainera eramateko helburuarekin, aurten Mexiko, Italia eta Valentziako dantza taldeak izango dira jaialdian. Larunbatean, hilak 11, 21:00etatik aurrera izango dira ikusgai Artzako frontoian. Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatzen du Alkartasuna taldeak folklore jaialdia.

1986an jaialdia antolatzeari ekin ziotenetik, atzerriko folklorea ezagutu eta erakustea eta Bermeoko ohiturak eta kultura «beste herri batzuei be ezagutaraztea da jaialdiaren helburua. Horrezaz gain, taldeko kideek beste herrialde batzuetako dantza taldeakaz egoteko aukerea dabe eta era horretara alkar ezagutzea bultzatzen dogu», adierazi dute Egoitz Barrena, Arantza Ormaza eta Ainhoa Begoña Alkartasunako ordezkariek.

Aurtengo parte-hartzaileak Mexiko, Italia eta Valentziatik datoz, eta ikuskizun oso desberdinak eskainiko dizkiete jaialdira bertaratutakoei. Batetik, 'Compañía de Danza de México Pilahtli Toyolotl' 22 lagunek osatutako taldea da, bi dantza talderen arteko fusiotik sortutakoa. Danborrak, haize instrumentuak eta gitarrak entzuteko aukera izango da Ertamerikakoen ikuskizunean.

Italiako dantzari taldea, bestalde, 'Aria Di Casa Nostra' izenekoa, Alatri izeneko herritik dator. 1950. urtean sortu zuten taldea eta, egun, 35 dantzari eta musikarik osatzen dute. Talde honek ere jaialdia antolatzen du urtero, abuztuan. Flavio Fiorletta Nazioarteko Folklore Jaialdia du izena. Akordeoi txikiek eta panderoek lagunduta egiten dute dantzan italiarrok.

Valentziako 'Asociación Cultural L´Aljama de Bétera' taldea berriagoa da. 2004an sortu zuten, eta 28 lagunek osatzen dute. Campo de Turia eskualdean kokatutako Bétera herrikoak dira, eta instrumentu ugari erabiltzen dituzte ikuskizunetan; besteak beste, biolinak, txirulak, klarinetea eta gitarrak.

Alkartasuna Dantza Taldeak ere parte hartuko du, noski, jaialdian. Folklore Jaialdia ikusteko sarrerak 3 euroan salduko dituzte, egunean bertan, Artzako frontoian bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios