https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Metroarekiko komunikazioa hobetuko dute Trapagaranen

Metroarekiko komunikazioa hobetuko dute Trapagaranen

Bizkaibuseko lineak beste transbordadore zerbitzu bat eskainiko du goizeko lehenengo orduan

EL CORREO

Datorren astelehenetik, maiatzaren 13tik, Bizkaibus garraio operadore publikoak zabaldu egingo du A3332 Trapagaran-Santurtzi linearen ordutegia, eta zerbitzu berria eskainiko du 06:20an, Portugaleteko metro geltokiraino. Helburua, Meatzaldeko herriak metroarekin duen konexioa hobetzea izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek gogorarazi dutenez, joan den apirilaren 15etik, A3332 lineako autobusak 15 minutuan behin irteten dira, aurretik 30 minutuan behin irteten zirelarik. Orain ezarritako ordutegiarekin, berriz, goizeko lehen irteera 06:20an izango da, eta, hori dela eta, metroaren lehen zerbitzuekiko konexioa hobetu egingo da. Gainerako ordutegia berdin mantenduko da 06:55etik aurrera.

Hamabost minutuan behin irteteko, eta hamarrean ( :10) eta hogei gutxiagoan ( :40) abiatzen diren autobusek Larreinetako funikularretik (Trapagaran) Portugaleteko Carlos VII.a kaleko geralekura bitarteko zatia baino ez dute egiten. Azken geraleku hori Portugaleteko metro geltokirako sarbidetik metro gutxira dago. Bost gutxiagoan ( :55) eta 25ean ( :25) abiatzen diren autobusek ibilbide osoa egiten dute, Santurtziko XVIII. Mendea parkeraino.

Max Centerreko pilaketak saihestu nahi

Bestalde, datorren astelehenetik ere, A3340 Bilbo-Abanto Zierbena-Muskiz (autobidea) linea Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidetik joango da Bilbora, lanegunetan, 06:10etik 09:10era bitartean, Max Centerreko errepidean goizean goizetik sortzen diren auto pilaketak saihesteko. Izan ere, erabiltzaileek kexa asko aurkeztu dituzte auto ilarek eragindako kalteak direla eta, lantokira edo ikastetxeetara sartzeko ordua baita hori.

Ordutegi horretatik kanpo, Muskizko lineak ohiko ibilbidea egingo du. Auto ilararik ez dagoenean, Hegoaldeko Saihesbidetik denbora gehiago behar da ohiko ibilbidetik baino. Hori dela eta, ibilbidean egindako aldaketa linearen zerbitzu guztietan mantenduz gero, luzatu egingo litzateke bidaiaren denbora.

Temas

Euskera