https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Merkataritza sustatzeko hitzarmena sinatu dute BilbaoDendak eta Liverpooleko BID Company erakundeak

Bi erakundeek antzeko helburuak dituzte: hiriko merkataritza, aisialdia eta turismoa sustatzea

ELCORREO.COM

BilbaoDendak plataformak eta Liverpool BID Company erakundeak ezagutza eta esperientziak partekatu eta bi hirietako bizilagunen eta bisitarien erosketa esperientzia hobetzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Aitor Elizegi BilbaoDendak-eko presidenteak eta Bill Addy hiri ingeleseko elkarteko zuzendariak Liverpoolen izenpetu dute akordioa, merkataritzak bi hirietan duen antzeko pisua bezalako parekotasunetan oinarrituta.

Bi erakundeek antzeko helburuak dituzte, besteak beste, hiriko merkataritza, aisialdia eta turismoa sustatzea, eta, horren harira, lankidetza hitzarmenean bat egitea erabaki dute, bi erakundeen arteko harreman iraunkorrak finkatzeko eta hiri iraukortasuna sustatu, ingurumena dinamizatu eta bizilagunen eta turisten arteko bizikidetza erraztea ahalbidetuko duen baterako esparrua sortzeko asmoz.

Elizegiren esanetan, akordioak «aukera ezin hobea eskaintzen digu, ekintzailetza, merkataritza eta ekintzailetzaren laguntzaz, beren burua berrasmatu baina betiko portu izaeraren DNAri eutsi eta itsasoak lotuta dauden bi hiri hauek senidetzeko».

Bestalde, Addyk azpimarratu duenez, «ikastea eta partekatzea da funtsezkoaena, izan ere, Liverpoolek ez ditu arazo globalentzako erantzun guztiak, eta horren harira, funtsezkoa deritzogu gurearen antzeko hiri batekin lankidetza hitzarmena izateari. Hortaz, pozez gainezka gaude hitzarmena garatu eta ekimenak partekatzeko zain».

Bill Addy buru duen Liverpool BID Company irabazi asmorik gabeko elkarte independentea da, eta 1.500 bazkide ditu. BID siglek Business Improvement Districts esan nahi dute (Negozioen Hobekuntzarako Barrutiak). Honelako elkarteek hiri esparruak suspertzearen alde lan egiten dute hainbat herrialdetan, eta bereziki Erresuma Batuan.

Liverpoolen kasuan, negozioak sustatzeko bi ildotan dihardu: Retail & Leisure BID (Txikizkako Salmenta eta Aisialdiko BID) eta Comercial District BID (Merkataritza arrutien BID). Ingurunea eta segurtasuna hobetzea, BID eremuak animatu eta sustatzea, konektibitatea hobetzea eta Liverpooleko enpresen babesa indartzea dira elkartearen helburuak. Bazkide dituen erakundeen %40k zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu, eta gainerako %60 aisialdia xede duten saltokiek eta negozioek osatzen dute, erdibana.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos