https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mendi Tour jaialdia izango da ostiralean, Amurrion

Mendi Tour jaialdia izango da ostiralean, Amurrion

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko filmik onenen hautaketa bat ikusgai izango Amurrio Antzokian

PAUL PICADO

Mendiko kirolak, esploratzea, abentura, kultura eta ingurumena gustukoa dutenek hitzordu ezin hobea izango dute ostiral honetan Amurrioko Antzokian. Izan ere, Mendi Tour jaialdia izango da, 20:00etatik aurrera. Jaialdi horretan, Bilbao Mendi Film Festibal jaialdiko filmik onenak hautatu eta ikusgai jartzen dira aipatutako antzokian. Sarrerak saioa hasi baino 35 minutu lehenago jarriko dira salgai aretoko leihatilan.

Egun bateko edo zenbait egunetako formatu gisa aurkezten da. Amurrion egun bateko jaialdia izango da, eta erakunde, eskola eta ikastetxe, udalbatza, erkidegoko talde eta kultura aretoetako operadoreekin batera lankidetzan antolatzen da.

Mendi Tour jaialdiaren antolatzaileek batik bat mendiko kirolen arloko filmik onenak aukeratzen dituzte, eta bira bat ematen dute beste leku batzuetatik jaialdia zabaltzeko helburuarekin. Horrela, jaialdia urte osoan egin daiteke eta pertsona gehiagok izan dezakete honen berri.

Bi film ikusteko aukera izango da Amurrion. Alde batetik, Ignasi Lopez Fabregasek zuzendutako 'Viacruxis' film laburra, 2018an film labur onenaren saria irabazi zuena. Hamaika minutu besterik ez ditu eta jatorrizko bertsioa da, elkarrizketarik gabe. Filmean bi mendizale agertzen dira, Marcel eta Andrezj, eta beren bizitzako abenturarik harrigarriena biziko dute.

Bestetik, 'The Dawn Wall' filma izango da, 2018an Epaimahaiaren saria irabazi zuena. Filma 100 minutukoa da, jatorrizko bertsioa ere bada, baina azpitituluak ditu. Film horretan, munduko hormarik gogorrenaren lehen igoera, eta hori igotzen lortu zuen lehen eskalatzaileetako bat izan zen Tommy Caldwellen jarduera azaltzen dira.

Temas

Euskera