https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mendi lasterketetako euskal selekzioa Japoniara doa Mt.Awa Skyrace proban parte hartzera

Euskal selekzioaren ordezkariak, Donsotian egindako aurkezpenean./Irekia
Euskal selekzioaren ordezkariak, Donsotian egindako aurkezpenean. / Irekia

Oihana Azkorbebeitiak, Ander Iñarrak, Julen Martinez de Estibarizek, Maria Zorrozak eta Mayi Mujikak parte hartuko dute puntako lehiaketa honetan

EL CORREO

Mendi lasterketetako euskal selekzioa Japoniara abiatuko da aste honetan, Mt. Awa Skyrace txapelketan parte hartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, Oihana Azkorbebeitiak, Ander Iñarrak, Julen Martinez de Estibarizek, Maria Zorrozak eta Mayi Mujikak parte hartuko dute puntako proban. Japoniako lasterketa kontuan hartuta, euskal selekzioa Munduko Kopako hamaika probatan izango da aurten Euskal Herritik kanpo.

Japoniako Mt. Awa Skyrace lasterketa munduko mendi lasterketa garrantzitsuenetakoa da. Urtero, mundu guztitik heldutako hainbat lasterkarik parte hartzen dute. Ibilbideak 31 kilometroko luzera eta 2.000 metroko desnibel positiboa du.

Donostian egindako prentsa agerraldi batean, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Mendizale Federazioak eta euskal azaldu dituzte astelehen honetan selekzioak elkarlan horren nondik norakoak. Han izan dira Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendari Jon Redondo, Euskal Mendizale Federazioko presidente Joserra Alonso, federazioko zuzendari tekniko Irati Anda, euskal selekzioaren hautatzaile bat den Iñaki Uribe-Etxebarria eta euskal selekzioko kide Oihana Azkorbebeitia.

Eta agerraldian nabarmendu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Mendizale Federazioaren arteko lankidetzari esker izango da posible bidaia, eta baliagarria izango da euskal selekzioaren ibilbidea sendotzen jarraitzeko.

Japonian izan ondoren gainera, Kanariar Uharteetan, Frantzian, Italian (hiru proba), Grezian, Katalunian (bi proba), Andorran eta Suitzan izango dira mendi lasterketako euskal selekzioko kideak urte honetan.

Temas

Euskera