Kontzientzia hartzea garrantzitsua da. e. c.

Azterketa medikoak, gaixotasunak prebenitzeko tresna

Diagnostiko goiztiar batek arnas, hezur eta patologia kardiobaskularren ondorioak arindu ditzake

irati alonso

Sábado, 15 de octubre 2022, 22:52

Gaixotasunen zati handi bat prebenitu daiteke eta saihestu ezin direnak sendagarriak izan daitezke diagnostiko goiztiar bati esker. Horregatik, garrantzitsua da gure medikuarekin aldizkako azterketak egitea. «Azterketak egiteko beharraz kontzientzia hartu behar dugu. Horien bitartez pertsona bakoitzaren egoera ezagutu dezakegu eta kasu bakoitzerako bizi-ohitura osasungarrienak zeintzuk diren adierazi», azaltzen du Fidel Fuentesek, IMQ Zorrotzaurreko Osasun-Azterketa Saileko koordinatzaileak. Hala ere, nabarmentzen duenaren arabera, «medikuarengana joateari uko egitea egun osoa kontsultan ematea bezain txarra da».

Publicidad

Gure osasun-egoeraren jarraipena egiterakoan, garrantzitsua da inguruabarrak eta familiaren aurrekariak kontuan hartzea. «Ez da egoera bera sedentario batena edo kirola egin ohi duenarena. Eta, adibidez, asma duen edo minbizi-motaren baten aurrekariak dituen norbaitek kontu handiagoz ibili behar du. Hau da, azterketak maizago egin behar ditu», azaltzen du Fuentesek. Sexua eta adin-tarteak kontuan hartuta, gomendatutako probak eta hauek zenbatero egin behar diren ere aldatzen da.

20 urterekin, gazteek analisi oso bat egin beharko lukete, beren osasun-egoera egokia dela ziurtatzeko. «Ohikoena dena ondo egotea da, baina egiaztatu behar dugu beti», nabarmentzen du doktoreak. «Emaitzak normalak badira, hiruzpalau urte geroago errepikatzea komeni da». Emakumeen kasuan, Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkartearen arabera 25 urte dira lehen zitologia egiteko gomendatzen den adina. Baginako zitologia horrek umetoki-lepoko minbizia eta horren aurreko lesioak detektatzeko balio du, biak giza papilomaren birusak eragindakoak. Proba hori hiru urtean behin errepikatu beharko litzateke. Fuentesek arabera gainera, «sexu-transmisiozko gaixotasunek dakarten arriskua azpimarratzea garrantzitsua den etapa da hau».

30 urterekin komeni da jarraipen dermatologikoa egitea, izan ere, eguzkitan egoteak eta beste argi batzuek arazoak eragin ditzakete larruazalean. Gainera, erne egon behar da garatzen joan daitezkeen oftalmologia-arazoez.

Familia

40ko hamarkadan sartu ahala, aldiz, analisiak urtero izan beharko dira, edo gehienez ere bi urtean behin: «Halaber, arrisku kardiobaskularrik edo tentsio arterialik dagoen ikusteko aprobetxatzen dugu, baita tabakismoa bezalako ohiturek izan ditzaketen ondorioak zaintzeko ere». Bestalde, emakumeek bi urtean behin mamografiak egitea gomendatzen da.

Publicidad

Hamar urte geroago, eta bi sexuetan, profesionalen aholkua koloneko minbiziari aurrea hartzea da. «Kasu honetan, adinaz gain, kontuan hartu behar da pazienteen familia-historia», azpimarratzen du Fuentesek.

60 urtetik aurrera, eta betiko ezarrita geratu behar duen ohitura gisa, maizago zaindu behar dira entzumen, tentsio eta hezur arazoak.

Gomendioak

  • 20-30 urte: analisiak hiru urtean behin. Emakumeen kasuan, giza papiloma detektatzeko zitologia.

  • 30-40 urte: azterketa dermatologiko eta oftalmologikoak.

  • 40-50 urte: analisiak urtero. Arrisku kardiobaskularren eta tentsio arterialaren jarraipena.

  • 50-60 urte: kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko frogak.

  • 60 urtetik gora: azterketak ohitura gisa ezarri. Entzumen, tentsio eta hezur arazoei adi egotea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad