Borrar
Mazoka, gero eta indartsuago, bere hirugarren edizioan

Mazoka, gero eta indartsuago, bere hirugarren edizioan

sergio eguía

Domingo, 3 de diciembre 2017, 00:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mazoka Marrazki Azokaren III. edizioa (Marrazki eta Ilustrazioaren Gasteizko Azoka) Montehermoso kulturuneko ur-biltegi ohian egingo da abenduaren 15etik 17ra bitartean, eta inoiz baino jarduera paralelo gehiagorekin etorriko da aurten, 40 mazokalari hautatuen erakusketak osatzeko. Ostiraletik igandera bitartean Mazokara hurbiltzen diren bisitariek, lan jatorrizkoak eta egile-produktuak erosteaz gain, jarduera, lantegi eta ikuskizun osagarrien egitarau zabal bat gozatu ahalko dute.

Berrikuntza nabarmenenen artean, aurtengo Mazokan mikroantzerkia eta dantza izango da, Nui Danza taldearen Bikoteka ikuskizunaren eskutik. Nui Danza kolektibo gasteiztarra da, eta mugimendua erabiltzen du ikur eszeniko nagusi gisa. 15 minutuko lau saio eskainiko ditu, zeinetan keinu-antzerkia, dantza, umorea eta poesia uztartuko dituen. Beste dantza ikuskizun bat izango da aurtengoan, Traspasoswing izenekoa, zeinak Mazoka hurbiltzen den jendea animatuko duen, batez ere Lindy Hoparen bitartez, baina baita #mazoka2017izenpean propio sortu duten koreografia bereziaren bitartez ere.

Egitarauaren beste berrikuntza bat Catsula izango da, egoitza Gasteizen duen ikus-entzunezkoen ekoiztetxe independentea, animazioan eta transmedia edukien sorkuntzan espezializatua. Nazioarteko zenbait telebista-serientzako storybordak eta animazioa egiten dute, baina baita edukiak azken belaunaldiko bitarteko eta gailu guztietarako. Errealitate Birtualeko instalazio bat paratuko dute, nahi duen orok probatzerik izan dezan zer den errealitate birtualezko inguruan marraztea.

Aurtengoan familientzako bi ilustrazio-lantegi eskainiko ditu Mazokak, eta biak Tralarí argitaletxearen eskutik: batetik, El tótem más alto del mundo, non eraikin bertikal horietako bat sortuko den kartoizko kutxak eta koloretako papera baliatuz, eta bestetik El Historiómetro, oihaneko animalien abentura harrigarrien berri izateko aukera bat.

Horiez gain, beste lantegibat ere egingo da, baina berariaz marrazkilari eta ilustratzaileei zuzendua, José Antonio Barrionuevoren eskutik (ilustrazioari buruzko Un Periodista en el Bolsillo, blog nazional onenaren saria 2012an, kultura eta joeren atalean). Un altavoz para tu ilustración izenpean, partaideei beren lanaren on-line hedapena hobetzen lagunduko die.

Aurreko ediiozetan ere izan du protagonismorik musikak; aurtengoan, 3 talde izango dira Mazokan: Los Misterios -surf eta rock&roll instrumentaleko talde gasteiztarra-; Libe -rock talde gasteiztarra, zeinak kontzertu akustiko txiki baina itzel bat eskainiko duen euskaraz-; eta Kubers -pop-rock alternatiboko talde arabarrak Horizontal azken diskoa aurkeztuko du, formatu elektro-akustikoan-.

Mazoka osatzen amaitzeko, zuzeneko erretratuak izango ditugu (Ilustramatón), baita Dibuteka (bi gune, non handi eta txikiek marraztean hasi daitezkeen, inguratzen dituztenean inspirazio hartuta) eta Selva Mazoka Oihana izeneko photocalla ere.

Joan den urriaren 25ean ezagutarazi genituenaurtengo ediziorako hautatutako 40 mazokalarien izen eta portfolio artistikoak. Ilustratzaileok zuzenean eta jendaurrean jorratuko dute beren sormen-gaitasuna, eta beren postuetan lan bakarrak eta erreprodukzioak aurkitu ahal izango ditugu, baita ere papergintza, ehungintza, zeramika, egurra, serigrafia, litografia, autoedizioa, 3D, dekorazioa, osagarriak, jolasak, artisautza eta abarretara aplikatutako ilustrazioa ere.

“Bi edizio baino ez aurretik, eta Mazoka erreferentzia bihurtu da marrazkiaren eta ilustrazioaren alorrean, baita Gasteiztik kanpo ere. Ekimenaren berezko balore kulturalaz eta beste leku batzuetan interesa pizteko ahalmenaz gain, Mazokak sormen- eta kultura-industriek tokiko garapenaren motor gisa gure hirian duten garrantzia islatzen du”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak, Mazokaren hirugarren edizioko egitaraua aurkeztuan, lagun zituela Marta C. Dehesa, Anuska Arbildi eta Yolanda Mosquera, Ilustrapados en Araba kolektiboko kideak eta Mazokaren zuzendaritza- eta komunikazio-arduradunak.

Aurtengo kartela eta ikus-identitatea Yolanda Mosqueraren eskutik datorkigu; ilustratzaile arabarra da, sari asko irabazia eta ospe handikoa.

Mazoka Gasteizko Udalak sustatzen duen ekimena da, sormen- eta kultura-industriak sustengatzeko estrategiaren barruan. Helburu hori bera guztiz presente izan da Angulemako hiriarekiko senidetzearen 50. urteurrena ospatzeko urtean zehar egin diren jardueretan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios