Borrar
'Mayhem' film luzeak lortu du FANT 24ren Film Onenaren Saria

'Mayhem' film luzeak lortu du FANT 24ren Film Onenaren Saria

Aurtengo edizioko berritasun antzera, Euskal Film Laburren Antzezpen Onenaren saria eman dio Euskal Aktoreen Batasunak Fernando Albizuri 'Aprieta pero raramente ahoga' filmean egindako lanagatika

elcorreo.com

Sábado, 12 de mayo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joe Lynch zinegilearen 'Mayhem' film luzeari eman dio Film Onenaren Saria FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak. Epaimahaiak azpimarratu duenez, «duen zuzentasun ezarengatik, zonbien generoa modu originalean berraztertzen asmatzeagatik eta kapitalismoaren kritika basatira daraman espazio itxiko eszenifikazioarengatik» aukeratu dute filma.

FANTen XXIV. edizioko epaimahaia Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak, Koldo Almandoz zinegile donostiarrak, eta zinean espezializatutako Janire Zurbano kazetariak osatu dute. Ameriketako Estatu Batuetan, iaz egin zuen 'Mayhem', lanetik modu bidegabean kanporatua izan ondoren, birus misteriotsu eta arriskutsuak abokatu bufetearen eraikina hartzen duenean hasten da, kaosa bulegoaz jabetzean.

Panoramako Film Luze Onenaren saria Andrés Goteiraren 'Dhogs' (Espainia, 2017) filmak irabazi du «ikusteko orduan indar handia duen film gordina eta oso zuzena delako eta, batez ere, indarkeriaren kontsumoari buruz gogoeta egiteko egiten digun gonbidapenarengatik», azaldu du epaimahaiak. Bestalde, Sekzio Ofizialeko Ikus-entzuleen Film Luze Onenaren saria Issa López mexikarraren 'Tigers are not Afraid' lanak lortu du.

Aurtengo edizioan, gainera, Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburren Antzezpen Onenaren saria eman dio Fernando Albizuri, David Pérez Sañudoren 'Aprieta pero raramente ahoga' filmean egindako lanarengatik, «pertsonaia konplexua defendatzeagatik eta umore, samurtasun zein beldur nahasketa paregabea eskaintzeagatik, pertsonaiaren helburua argi mantenduz, karikaturan erori gabe, eta mugitzen den atmosferaren barruan sinesgarria den itxurazko egunerokotasunari eutsiz».

Film laburren atalean, epaimahaiak Rubin Steinen 'Bailaora' (Espainia, 2018) lanari eman dio Film Labur Onenaren Saria. Epaimahaiak, fikziozko lan hori aukeratzeko orduan, «apustu bisual paregabea eta genero nahasketa harrigarria, bitxia eta hipnotikoa» nabarmendu ditu. Euskal Film Labur Onenaren Saria, epaimahaiaren irizpidearen arabera, Aitzol Saratxagaren 'Ziren' (2017) fikziozko lanak jaso du, «genero proposamena izan arren erritmo geldoa ematean asmatzeagatik eta arimaren existentziari buruzko gogoeta egiten ausartzeagatik».

Film laburren atalean ere bai, saria Lorène Yavoren 'À Chacun Sa Malédiction' (Belgika, 2017) lanak lortu du, «unibertso berezi pare gabea sortu duelako, fantastikoaren bitartez egunerokoa eta gertukoa den zerbaiti buruz hitz egiteko». Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Pablo S. Pastorren «Bye Bye Baby» (Espainia, 2017) film laburrari, zuzendaritza bikainarengatik eta estetika erabiltzeko moduagatik. Ikus-entzuleen film labur gustukoena Albert Pintóren eta Caye Casasen 'RIP' (Espainia, 2017) pieza izan da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios