https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mauvais Coton konpainiaren 'Culbuto' ikuskizuna, larunbatean, Laudion

Ikuskizuna Saiona Lamuza parkean izango da./
Ikuskizuna Saiona Lamuza parkean izango da.

Saioa Lamuza parkean izango da, 19:00etan, eta sarrera doan

PAUL PICADO

Mauvais Coton konpainia frantziarraren 'Culbuto' izeneko ikuskizuna izango da larunbatean Laudioko Lamuza parkean, 19.00etan. Ikuskizuna Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdiaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. Ikuskizun honetan Vincent Martinez artista arituko da 'culbuto' izeneko makina batez, bere mugak probatzen. Orekarekin jokatzen du, eta etengabe mugitzen da.

Mauvais Coton konpainia 2004. urtean sortu zen, eta harrezkero hainbat ikuskizun eman ditu, betiere karpa ibiltarien filosofiari jarraituz. Ikuskizunetan erabiltzen dituen tresnak konpainiak berak sortu ditu, eta larunbatean Vincent Martinezek erabiliko duen 'Culbuto' 2012. urtean diseinatu zuten. Berez, masta txinatarraren aldaera bat da, izan ere, ez du kablerik lotzeko, masta bertikal finkoan bezala. Kasu honetan mugi daiteke, kulunkatu, desoreka sortuz. Masta honek gorputzaren lan berezia eskatzen du, batik bat mugitzen jartzeko. Beheko parteak 4 metroko erradioa du, eta lurretik ere mugi daiteke.

Konpainiak sortu duen beste tresna bat 'Passage' izenekoa da. 2007. urtean sortu zuen, eta bi harizko egitura autonomo bat da. Bi akrobata eta musikari bat aritzen dira ikuskizun horretan, eta bi fildeferisten arteko nolabaiteko partida da, musikaria arbitroa dela.

Gaur egun, zortzi artistak osatzen dute, eta larunbateko ikuskizunean arituko da Vincent Martinez oso txikitatik hasi zen akrobazien munduan eta zenbait zirku tailer edo eskoletan parte hartu du. Berak diseinatu, fabrikatu eta garatu zuen 'Culbuto' delakoa.

Temas

Euskera