Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
unai sarriugarte
Lunes, 13 de mayo 2019
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Matxitxako Bermeo eta Gaztelugatxe artean dagoen lurmuturra da eta Bermeoko udalerrian kokatua, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barnean, bertan faro bi daude: zaharra, aspaldi eraikia izan zena eta, berria, egun funtzionatzen dagoena. Itsasargi berria itsasoaren mailatik 122 metrora kokatua dago eta dorreak 20, 6 metroko altuera aurkezten du. Egitura honek ematen duen argia 35 milako distantzian ikus daiteke.
1909. urtean eraiki zen itsasargi berria eta honek 1852an eraikitako azpiegitura ordezkatu zuen. Irakurleak jakin behar du Matxitxako itsasargi zaharrean 1854tik 1863ra Bizkaiko itsasargi-zainen eskola egon zela gainera.
Baina zein da itsasargien bidez lortu nahi den helburua? Faroak betidanik izan dira nabigatzaileen lagungarri. Izan ere, tripulazioko kideak, azpiegitura hau ikusten zutenean, nabigazio-kartan non ziren ohartzen laguntzen zien. Hori dela bide, marinelek, norabidea zuzendu ahal zuten, hauxe bera zuzentzea beharrezkoa izanez gero. Gainera, itsasertzeko gunerik arriskutsuenak zehazten zikien itsasgizonei.
Itsasoko seinale hauen jatorriari buruz pasarte gutxi badaude ere, eraiki zen lehenengo itsasargia Alexandriako portura sartzekotan zirela adierazteko eraiki zuten dorrea izan zela esan ohi da, Pharos uhartean Ptolomeo II.aren erregealdian (J.K.a. 285-247), hain zuzen ere. Dena den, nabigatzaileak faroak bere ohiko aingura lekuetatik urrun nabigatzen ausartu ziren askotan. Marinel hauek kosta ezaguna ikusten ez zutenean, itsasargiak erabiltzen zituzten euren gaueko orientazioa errazteko asmoz. Horrexegatik, aurkitu zuten lehendabiziko irtenbidea egundoko sutzarrak piztea izan zen.
Momentura arte, Bermeok hiru itsasargi izan ditu: Errosapekoa eta Matxitxakoko lurmuturreko biak. Errosapekoa 1912. urtean inauguratu zen. Azpiegitura hau Lamiar puntaren mendebaldean kokatuta dago (43º 25´N, 2º 43´W). Eta seinale horrek Bermeoko porturatzea erraztea eta Uragarri harkaitzaren eta kai-muturraren artean behealdeak balizatzea izan du helburu. Faro honek lau metroko garaiera aurkezten du lurraren gainetik eta itsasoaren batezbesteko maila, berriz, 38 metrokoa da. Dorre hau bederatzi milako distantziara ikus daiteke.
Bestalde, lehen esan dugun bezala, Matxitxakon bi itsasargi ditugu, zaharra eta berria: zaharra, 1852. urtean estreinatu zen. Juan Martinez Aparizio aparejadoreak diseinatua, Durangaldeko harriobietatik ekarritako harri landuz burutu zen. Eraikin hau Matxitxako lurmuturraren puntarik irtenenean dago kokatua (3º 22´50´´ E-ko luzera eta 43º 28´0´´ N-ko latitudea). Faro honek 23 milako irismena aurkezten zuen. 12,70 metrokoa zen dorrearen lurraren gaineko garaiera eta, itsasoaren mailaren gainekoa, 79,43 metrokoa.
Halaber, hegoaldetik 110 metrora dago kokatua Matxitxakoko egungo faroa (43º 27´N 2º 46´W). Dorre berria 1909an inauguratu zen Rafael de La Cerda ingeniari ospetsuak egindako lanari esker. Eraikina angeluzuzena da eta bertan dorrezainaren etxea, biltegia eta tresna-gordetegia daude.
Aipatu dugunez, Matxitxakoko itsasargi berriak 35 miliako irismena aurkezten du. Dorrea itsasoaren mailaren gainetik 122 metrora kokatua dago, eta lurraren gainetik, berriz, 20,6 metrora. Argiak Castro Urdialesen eta Deba ibaiaren arteko aldea irradiatzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.