Borrar
Matematikaz gozatzeko aukera, maiatzaren 29ra arte, Bilbon

Matematikaz gozatzeko aukera, maiatzaren 29ra arte, Bilbon

'Matematikak eguneroko bizitzan' programak hamaseigarren edizioa ospatzen du

El Correo

Sábado, 11 de mayo 2019, 22:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Matematikaz gozatzeko momentua heldu da, 'Matematikak eguneroko bizitzan' programaren hamaseigarren edizioari esker. Ekimena Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean izango da, eta, antolatzaileek diotenaren arabera, matematikak eta euren errealitatea gizarte osora hurbildu nahi duten lau saio «atsegin baina zorrotz» eskainiko ditu. Ibilbide luzea eta zirkulu zientifikoetan eta akademikoetan ospe handia duten profesionalek emango dituzte lau hitzaldiak.

Saioak Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte (berandu heltzen bazara jakin ezazu ezin izango zarela sartu). Aurreko edizioetan izandako ikus-entzule kopuru handia kontuan hartuta, hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus webgunean.

Aste honetako lehen hitzaldia, 'Un matemático en la corte del rey Arturo' izenburupean, José Manuel Calabuig Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Matematika Aplikatu saileko irakasle titularrak eskaini du. Bigarren topaketa, aldiz, maiatzaren 16an izango da. Bertan, Antonio Pérez Sanza zientzia dibulgatzaile eta DBHko Matematika katedradunak 'La geometría se hizo arte: las claves secretas de Escher' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Egitarauak maiatzaren 23an jarraituko du, María Victoria Otero Espainiako Matematikako Errege Elkarteko Batzorde Profesionaleko presidente eta Konpostelako Donejakueko Unibertsitateko Titulazioen errektoreordeak eskainiko duen 'Matemáticas, lenguas y otros asuntos' hitzaldiarekin.

Sei egun beranduago, maiatzaren 29an, Usue Mori Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Matematika Aplikatuko eta Estatistikako eta Ikerketa Operatiboko doktore eta irakasleak emango duen 'Datuak, gaur egungo urre eta harribitxiak' hitzaldiarekin emango zaio amaiera zikloari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios