https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Martxoaren 4an, ALBOANek antolatutako Emakume Ausarten aldeko VI. Lasterketa Solidarioa egingo da Gasteizen

SERGIO EGUÍA

Martxoaren 4an, ALBOANek antolatutako Emakume Ausarten aldeko VI. Lasterketa Solidarioa egingo da Gasteizen. Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Jaione Aguirrek eta ALBOAN GGKEaren Ekintza Publikoko eta Partaidetzako arduradun Mary Tere Guzmánek eman dituzte aurtengo lasterketari buruzko xehetasunak.

Oraingo honetan, biltzen den dirua ALBOANek Afrikan, Latinoamerikan eta Indian genero-berdintasuna eta emakumeen garapena sustatzeko dituen proiektuetara bideratuko da.

Hondurasen, GKEak sostengua ematen dio giza eskubideen zaintza eta gizarte mugimenduak indartzeko proiektu bati, bereziki beren eskubideak defendatzen diharduten emakumeen mugimenduak.

Chennai-n (India) IWID (Initiatives Women in Development) erakundearen bulego nagusia dago. Haiei laguntza ematen zaie emakumeei nekazaritza teknika iraunkorrei buruzko prestakuntza eskaintzeko, bi landetxe ekologiko pilotutan; orobat, familiek askotariko elikagaiak eskuratu ditzaten saiatzen dira, eta nekazaritza ekologikoaren eta bertako haziak eta espezieak kontserbatzearen inguruko sentsibilizazio kanpaina bat garatuko dute.

Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kimuisi kooperatiban, emakumeen lana sustatzen da, kooperatibetan parte-hartze aktiboa izan dezaten: sesamoa lantzeko prestakuntza eta jarraipen teknikoa ematen zaie 400 emakume ingururi, eta diru-laguntza ematen zaie kooperatibisten alabei, bigarren eta unibertsitate mailako hezkuntza jaso dezaten (25 gazte inguru urtero).

Laguntzeko moduak

Martxoaren 4ko lasterketa San Prudentzio kaletik (Arka Plaza) aterako da, goizeko 11:30ean, eta 6,2 kilometro egin ostean, abiapuntura itzuliko dira. Aurretik, 11etan, umeen lasterketa izango da. Parte hartzeko 11€ ordaindu beharko dira, eta http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak webgunean eman behar da izena. Umeen kasuan, 3 euroko diru-laguntza eskatuko da, lasterketaren egunean bertan. Lasterketan parte hartzerik ez izan arren lagundu nahi duten pertsonek zero dortsala eros dezakete.

Gasteizko Udalaren laguntzaz gain, beste babesle hauek ditu ekitaldiak: UDAPA, El Correo, Cadena SER, Euskadiko Kutxa, EGIBIDE, Club La Blanca, Gaikar Kirolak, BM, Muxote Potolo Bat, Bide Bidean eta Electroalavesa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos