Borrar
Luis Ángel Gómez
Martxoaren 12tik apirilaren 7ra egingo dute Loraldia

Martxoaren 12tik apirilaren 7ra egingo dute Loraldia

Guztira, ia 200 artistek parte hartuko dute jaialdian. Musika, literatura, teatroa eta dantza aterako dituzte kalera

amalia Ibargutxi

Martes, 26 de febrero 2019, 22:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Martxoaren 12tik apirilaren 7ra egingo dute aurtengo Loraldia festibala. 'Sentikariz blai!' lelopean, euskal sortzaile eta sorkuntza nabarmentzen, publiko berrietara heltzen eta memorian sakontzen ahaleginduko dira, «iturri zaharren erreferenteetatik abiatu, eta proposamen berritzaileak plazaratzeko».

Aurten diziplina artistiko guztiek lekua izango dute, eta gainera formatu berritzaileak, eta lau ekoizpen propio eta estreinaldi handiak izango ditu festibalak. Guztira, ia 200 artistek parte hartuko dute jaialdian.

Bilboko hamabi gune ezberdinetan burutuko da euskal sorkuntzaren festibala: Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Bilboko Itsas adarra Itsas Museoa, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bidebarrieta Liburutegia, Golem Alhondiga, Campos Antzokia, Bilborock, Bira! Kultura Bilbao, eta Elkar dendetan.

Ane Pikaza aurkezleak Loraldiaren programazioa aletu du egitarauaren aurkezpenean. Berarekin izan dira, Loraldia Festibalaren babesle diren erakundeen izenean: Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua; eta Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura Saileko Zinegotzi Ordezkaria. Loraldia festibaletik, Imanol Agirre festibalaren zuzendari artistikoa eta festibalean ekintzarenbat burutuko duten zenbait artista ere bai izan dira.

Euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan jaialdiak. Sarrionandia eta Artze, besteak beste. Horrela, memoria berreskuratu, iturri zaharretik edan eta ikasi eta proposamen berritzaileak sortu nahi dituzte. Martxoaren 12an, Sarrionandia izango da protagonista. Iñigo Aranbarri idazleak Sarrionandiaren literaturaren ezaugarriak azalduko ditu hitzaldi batean. Hilaren 15ean burutuko den Kalaportu ikuskizunaren abiapuntua izango da.

30 hitzordu

Egun honetatik eta apirilaren 7ra, 30 kultur hitzordu egingo dira guztira. Teatroa, dantza, musika, literatura, zinema, artea eta bertsolaritza presente izango dira. Gainera, Loraldia Elkarteak lau produkzio propio aurkeztuko ditu aurtengo edizioan, beste zenbait produkziotan laguntzaile izateaz gain.

Adibidez, martxoaren 15ean, Arriaga Antzokian estreinatuko dute 'Kalaportu: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoa kantuz' ikuskizuna. Besteak beste, parte hartuko dute, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Audience, Harkaitz Cano eta Uxue Alberdik.

Musikarekin lotutako hitzaldi berezia eskainiko du Jon Zelestinok apirilaren 3an, 'Hau ez da euskal musika', 60ko eta 70ko hamarkadetako euskarazko pop musika ezezaguna deskubritzeko helburuarekin.

Martxoaren 20an, Txakur Gorria kolektiboak 'H-Artzetik: poesia musuzapietan' ikuskizuna egingo du, poetaren omenez; Munduko Poesia Kaierak egitasmoa 30. zenbakira iritsi dela ere ospatuko dute 'Munduko poesia kaia' ikuskizunarekin; eta omenaldi berezia egingo diote Verdes Liburudendari, 1973. urtean, «garai latz eta ilunetan, ate bat zabaldu ziolako euskal kulturari».

Hilaren 27an Teatro Eguna egingo dute: Aizpea Goenagak euskal teatroari buruzko testu bat irakurriko du, teatro eguna dela eta bereziki sortutakoa. Olatz Beobide eta La Cuerda Teatroak 'Izotza apurtzen den ertza' antzezlana aurkeztuko dute.

'Basoa' koreografiaren estreinaldia apirilaren 6an izango da, migratzaileen egoera salatu eta ikustarazteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios