https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Martxoan ospatuko diren FANT sarien zenbatekoa 7.250 eurotan handitu da

Iazko edizioaren aurkezpena./FANT
Iazko edizioaren aurkezpena. / FANT

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak hurrengo ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 15ra arte

ELCORREO.COM

Maiatzaren 4tik 11ra bitarteko astean, Bilbo zine fantastikoaren hiriburu bilakatuko da berriro ere, FANT-en XXIV. edizioa ospatuko baita. Bilboko Udalak, lehiaketan parte hartuko duten filmak aurkezteko epea zabaldu du. Berrikuntza gisa, film laburren eta film luzeen alorrean emango dituen sarien kopurua 7.250 euro gehiagokoa izango da eta ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna 2018ko martxoaren 15a izango da.

Zinemaldiak aurrera jarraituko du epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak izan diren film laburrei ematen zaizkien 3.000 euroko bi sariekin eta Euskal Herriko film labur hoberenari ematen zaion 2.000 euroko sariarekin ere bai. Horrez gain, aurtengo edizioan 1.500 euroko saria gehituko da, Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberenarentzat.

Berrikuntza gisa, FANTen hurrengo edizioak ekarpen ekonomikoa gehituko die film luzearen alorreko sariei. Horrela, Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberenak 3.500 euro jasoko ditu, eta Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Hoberenak, 2.250. Izan ere, Panorama Fantastiko Saileko sarietara bideratzen diren ia 4.000 euroekin, berretsi egiten da zinemaldiak eta Bilboko Udalak zinegile gazteen lanaren alde egiten duten apustua. Sariak ezin izango dira hutsik geratu, eta ez dira ex aequo emango.

Horrez gain, aurtengo edizioan ere Sekzio Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sari hauekin jarraituko da: Gidoi hoberenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteak ematen duena, eta zuzendaritza berritzaileenari ematen zaiona, FAS Zine Klubaren eskutik. Zinemaldi Fantastikoak, FANTROBIA Sariarekin ere jarraituko du, zine fantastikoaren barruan, azken urteetan gorantz doan balio gisa azaldu den pertsonari emango zaiona.

Kasu guztietan, ikusteko kopiak jasotzeko azken eguna 2018ko martxoaren 15a izango da. Materialak lehiaketara aurkezteko prozedura eta beharrezkoa den gainerako informazio guztia, zinemaldiaren webgunean dauden oinarri osoetan kontsulta daitezke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos