https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Marta Sanchez Quintet boskotearen kontzertua, Principal Antzokian

Marta Sanchez Quintet./
Marta Sanchez Quintet.

Jazz Antzokian programaren barruan izango da, 18.00etan

PAUL PICADO

Marta Sanchez Quintet boskotearen kontzertua izango da ostegunean, Principal Antzokian, Kontzertua Jazz Antzokian izeneko programaren barruan antolatu da, 18.00etan, eta gutxi gorabehera ordubete eta laurdeneko iraupena izango du. Marta Sanchez Estatu Batuetan bizi den piano-jotzailea da, eta hango musikariekin elkartu da oraingoan. Sarrera nahi izanez gero, hemen eros daiteke.

Boskotearen kide nagusia Marta Sanchez bera da, eta jazz, pop, rock eta musika klasiko nahiz esperimentaleko elementuak konbinatzen ditu. Boskotea 2012. urtean sortu zuten New Yorken, Marta han bizi delako jazzeko master bat egitera joan zenetik. Urte hauetan klubik ospetsuenetakoetan aritu dira.

Duela bost urte 'Partenika' izeneko diskoa grabatu zuten, eta AEBko hedabideetan harrera ikusgarria izan zuen. Oso iritzi onak jasotzeaz gain, New York Times-ek 2015eko 10 diskorik onenetako bat gisa hartu zuen, genero guztiak barne hartuz.

Marta Sanchez, berez, Madrildarra da, eta hango kontserbatorioan prestakuntza klasikoa amaitutakoan, esan bezala, New Yorkera joan zen jazz eta musika garaikidearen arloan prestakuntza osatzeko. Martak zuen lehen taldea, Zafari Project, Espainiako agertokietako etorkizunik handienetako bat izan da, eta jazzaldi desberdinetan ibili zen. Debajazz Nazioarteko Jazz lehiaketan lehen saria ere irabazi zuen.

Boskotean taldeko zuzendari gisa aritzen da, baina beste musika-proiektu batzuetan ere sartuta dago, laguntzaile, interprete edota estudioko musikari gisa, Estatu Batuetan eta atzerrian. Azken diskoa 'Danza Imposible' da, 2017. urtekoa, eta AEBko hedabideetan oso iritzia onak jaso zituen, aurreko lanek bezala.

Temas

Euskera