Borrar
Apparition obraren une bat. E. C.
Marseilleko Operan estreinatu berri den Apparition obra, Arriagan ikusgai

Marseilleko Operan estreinatu berri den Apparition obra, Arriagan ikusgai

Naturako soinu eta animalien kantuez eratutako soinu-paisaian, umeei ahotsa emango die piezan diziplina ugari batzen dira

izaskun moyano

Martes, 16 de enero 2018, 23:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gustav Mahlerrek Friedrich Ruckerten poemetan oinarrituta 'Kindertotenlieder'-ak; hots, hildako umeei eskainiko abestiak. Pieza hauei, Emio Greco eta Pieter C. Scholten koreografoek dantza asmatu eta hona hemen emaitza: Apparition. Proiektu handi baten lehendabiziko atala ikusgai izango da ostiral eta larunbatean Bilboko Arriaga Antzokian.

Marseilleko Operan iazko abenduaren 2an estreinatu zen intuizioa, itxaropena eta xalotasunaren indarra batzen dituen eta bost 'lieder'-ez osatuta dagoen obra hau. Oraingo honetan ordea, Marseilleko Balet Nazionala eta ICKren eskutik izpiritu hori bera zuzenean taula gainean ikusteko aukera izango dute bizkaitarrek. Aipatu beharra dago ere, aurrerago honako honekin zerikusirik ez duen Disparition bigarren zatia ere antzezteko asmoa dutela,

Lehendabiziko honetan diziplina ugari batzen dira. Naturako soinu eta animalien kantuez eratutako soinu-paisaian umeei ematen zaie ahotsa. Franck Krawczyk musikaria izan da obrarako abestiak haurren koru, piano eta bandara egokitzeaz arduratu den artista. Honetarako, Leos Janacesen doinu morabiarra eta Hans Eislerenen abesti iraultzaileaz baliatu da.

Xarma ordea, Marseilleko Balet Nazionala eta ICKko dantzarien jardun leun eta ikusgarriarekin batera, Bilboko Koral Elkarteko Haurren Abesbatzako 14 umeren partaidetzak jarriko die, Jose Luis Ormazabalen zuzendaritzapean. Dantzariek gidatuta, argia, mugimendua eta musikarekin bere sentsazioen funtsa bilatzera gonbidatua sentitzen da ikuslea, espazio sentsorial desberdinak igarotzen dituelarik.

Ikuskizunaz gozatzeko aukera emango dutenak sarrerak dagoeneko salgai daude 12 eta 40 euro artean. Hauek Arriaga Antzokiko webgune ofizialean internet bidez eros daitezke, edota txarteldegian aurretiazko salmentan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios