https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Mark Filippi neurozientzia adituak ilargiak gure emozioetan duen eragina frogatu du

Mark Filippi neurozientzia adituak ilargiak gure emozioetan duen eragina frogatu du
AFP

Ilargiaren eta gizakiaren gorputzaren arteko harremana lau fase ezberdinetan barnebiltzen da

UNAI SARRIUGARTE

Mark Filippi neurozientzia adituak ilargiak gure emozioetan duen eragina frogatu du. Aspalditik ezagun da ilargiak ozeanoen nondik-norakoetan eragina duela eta baita uzta ezberdinen hazkundean ere. Edonola ere, egun arte ez zen ezaguna ilargiko faseen eta gure lau oinarrizko neurotransmisoreen artean nolabaiteko konexioa omen dagoela.

Doktore honek dioenez ilargiaren lau faseak naturaren erritmoaren erdigune omen dira. Lau fase hauek lau zati ezberdinetan sailkatu daitezke gizakiaren zirraren faseen arabera: goranzko pasiboa, goranzko aktiboa, beheranzko pasioa eta beheranzko aktiboa.

Ilargiak igortzen dituen frekuentziak gure garuneko frekuentziarekin sinkronizatzen dira eta horrek gure emozioetan zuzenean eragiten du. Hori dela bide, gure pentsamendu eta jokabideetan eragiten dute zirrarek.

Mark Filippik dioenaren arabera gure gorputza eta ilargiaren arteko lotura modu ezberdinetan aztertu daiteke: obulazioaren aldaketan, hilekoan, likidoen atxikipenean edota baita bihotzeko arazoetan ere. Edonola ere, ilargiak gugan dituen eraginen jatorria egun erabat ezezaguna izaten jarraitzen du.

Aipatu dugun bezala ilargiaren eta gizakiaren gorputzaren arteko harremana lau fase ezberdinetan barnebiltzen da: Ilargi berria, ilgora – Azetilkolina, Ilargi betea, ilgora – Serotonina; Ilargi betea, ilbehera – Dopamina; eta, Ilargi berria, ilbehera – Noradrenalina.