Borrar
Directo Retenciones en el Txorierri y una persona herida tras un accidente entre 7 vehículos
Maria Rivero musikaria Iraia Olivas

Maria Riverok 'Bilau' singlea kaleratu du

Egun batzuk barru kaleratuko duen disko berriari izena ematen dion lehen kanta hori dagoeneko entzungai dago plataforma digital guztietan

Ostirala, 31 urria 2025, 23:51

Comenta

Maria Riverok 'Bilau' singlea aurkeztu du, azaroaren 11n kaleratuko duen disko berriari izena ematen dion lehen kanta, dagoeneko entzungai dagoena plataforma digital guztietan (Spotify, YouTube Music, Apple Music...). Artista balmasedarrak (Enkarterriak, 1979) azaldu duenez, «'Bilau' da diskoaren arima, oso ondo islatzen duelako azken urteotan bizi izan dudan sormen-prozesua, aldaketa eta bilaketa pertsonala». Durangoko Azokaren atarian sopresa berri batzuk ekarriko dituela ere aurreratu du, besteak beste, Noa Cliff musikariarekin grabatu duen bideoklip berri bat.

Kaleratu berri duen 'Bilau' abestiari dagokionez, Riverok nabarmendu du kantaren letra Leire Ugadik idatzi duela, disko osoaren sua horrela piztuz. «Leireri niretzat idazteko eskatu nion, banekielako emango zidala zerbait berezia, eta hala izan zen: bere proposamena jaso nuenean, sua piztu eta bidea ireki zen. Ez zidan soilik letra eder bat oparitu, disko osoaren abiapuntua baizik», esan du.

Eta zer esan aste gutxi barru entzungai egongo den 'Bilau' diskoaren inguruan... Bada, Jagoba Ormaetxearekin batera grabatu da, Ormaetxea Estudioan, diskoa sortu den espazio berean. Grabazio-prozesua «argi handirik gabeko zuzeneko» giro batean egin zen, intimitatea eta zintzotasuna lehenetsiz. Horrela, bere ibilbideko diskorik «zailenetakoa, eta, agian, benetakoena» lortu du, laster entzun ahalko duguna.

Bere hirugarren bakarkako lana izango da, aurreko 'Parentesiak' eta 'Lerro paraleloak' diskoen ostean. Euskara hutsean sortzen du beti, eta bere ibilbide osoan «hizkuntzaren, emozioaren eta intimitatearen arteko oreka» bilatu du.

Aipatzekoa da ere elkarlan ugari biltzen dituela, izan ere, letren atzean Leire Ugadi, Itxaso Paya eta Endika Lahaine daude; eta kantuan, Endika Lahaine eta Noa Cliff ere aritu dira. Riveroren hitzetan, beraz, 'Bilau' ez da lan bakarti bat, baizik eta komunitatean eta kolektiboki egindako diskoa, sormenaren bidez harremanak ehuntzeko eta elkarrekin sortzeko modu baten emaitza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maria Riverok 'Bilau' singlea kaleratu du

Maria Riverok 'Bilau' singlea kaleratu du