https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Mani-las eta Rockers Go To Hell taldeak, bihar, Hell Doradon, inauteriak ospatzeko

Mariana Pérez, The Mani-las-eko kidea./Alberto Ferreras
Mariana Pérez, The Mani-las-eko kidea. / Alberto Ferreras

Inauteriak ospatzeaz gain, Bazkidearen eguna ere izango da Hell Doradon

PAUL PICADO

Larunbat honetan inauteriak ospatzeko bi talderen kontzertua izango dugu Hell Doradon: alde batetik, The Mani-las talde madrildarra, eta bestetik, Rockers Go To Hell galiziarra. Galiziarren kontzertua 23:00etan hasiko da, eta The Mani-las taldearena 01:15ean, baina horren aurretik, 20:30ean, afaria egongo da bertaratzen diren bazkideen eta taldeen artean. Afarira joan nahi duen bazkideak mezu elektroniko bat bidali beharko du helbide honetara: producción@helldorado.net. Sarrerak Interneten (16,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (18 euro) eros daitezke. Bazkideentzako prezioa 13 euro izango da.

The Mani-las taldea berriki sortu den taldea dugu, 2017. urtean hain zuzen ere. Hiru emakumez osatuta dago eta Rock and Rolla darabilte. Manilan sortzen hasi zen, izan ere, Maika eta Olaia kideak kontzertu bat ematen ari ziren han, eta bueltatzean The Exciters taldearen 'He's got the power' abestiaren rockabilly bertsio bat grabatu zuten elkarrekin. Abestian beste kide batek ere parte hartu zuen, Marianak, eta horren ostean The Mani-las hirukotea sortzea erabaki zuten. Harrezkero arrakasta handia lortu dute eta etengabe ari dira kontzertuak ematen.

Bestalde, Rockers Go To Hell talde galiziarra 1998. urtean sortu zen. Urte horretan, Las Mandrágoras taldeko gitarristak eta abeslariak beraientzat idoloak ziren 50eko hamarkadako abeslarien abesti arrakastatsuenekin bilduma bat egitea erabaki zuten, besteak beste Elvis, Gene Vincent, Johnny Burnette, Eddie Cochran, Warren Smith, Link Wray, Jerry Lee Lewis eta Conway Twittyrenak. Lan horrekin arrakasta handia lortu zuten, eta geroago elkartu ziren beste bi kiderekin merezitako ospea lortu dute Rock and Rollaren soinurik zaharrenak berrikusten dituen talde gisa.

Temas

Euskera