https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Manez eta Kobreak taldearen kontzertua, gaur, Oihaneder Euskararen Etxean

Zurrumurruak irudikatzeko balio duen irudia./
Zurrumurruak irudikatzeko balio duen irudia.

Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrera doan da

PAUL PICADO

Manez eta Kobreak taldearen kontzertua izango dugu gaur igandean Oihaneder Euskararen Etxean (Gasteizko Kafe Antzokian). Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera doan da. Manez, berez, Nafarroa Behereko Thierry Biscaryren izen artistikoa da. Zenbait taldetan, hala nola Bolbora, Hegalka, Kokin eta Kalakan arituta, Thierryk bere abestiak prestatu ditu Manez eta Kobreak izeneko taldeekin.

Bere abestiei hitza jartzea eskatu die poeta eta bertsolari ezagunei, hala nola Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euskitze, Aurelia Arkotxa eta Itxaro Bordari. Abestietan senide, auzoko, lagun eta ezagunen pasadizoak kontatzen ditu, hala nola Behorlegira joateko zaitasunak eta beharra duen Joana gaztea; bere semearen bizitza kudeatzea gustatuko litzaiokeen Baigorriko nekazaria; Martin Beltza ijikoa, Arnegikoa, etxez etxe dirua eskatzen duena; Bermeoko alargunak, zoritxarrei aurre egiteko dantza egiten dutenak; Ñakosa, Adur ibaian itotzen dena, Manezekin zenbait urte emanda...

Berarekin batera aritzen den taldeari Kobreak esaten zaio. Musika tresnak jotzeaz gain, abeslariak dira. Kontzertuetan taldeko kide bakoitzak bere rola du, baina guztiak dira arrazoi desberdin batengatik etxea utzi duten pertsonaiak. Taldearen erreferentziak Nafarroa Behereko neska-mutilak (etxez etxea dirua eskatzen joaten diren jai-batzordeko gazteak), Garaziko Ramuntchoren orkestra, trobadoreak eta eliz, taberna eta familia-bazkarietan abesten dituzten gizon eta emakumeak.

Taldearen musika tradizioan oinarritzen da, baina doinu berrien freskotasuna eta txistu jotzen diren abestien bizitasuna dauka. Kontzertua Saski Naski zikloaren barruan antolatu da, Euskal Herrian sortu diren euskarazko ikuskizunen erakusleihoa izateko helburua duena.

Temas

Euskera