Borrar
Maite Larburu biolinista hernianarra.

Maite Larburuk hasiera emango dio Euskaltzaindiako kontzertu akustikoen zikloari, bihar, Bilbon

Egitarauan ikus daitekeenez, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzatik igaroko dira ere Joseba Irazoki, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea

Asteartea, 15 urria 2019, 22:11

Comenta

Maite Larburu biolinista hernianarrak Euskaltzaindiak udazken honetan antolatuko dituen formatu txikiko bost kontzertu akustikoen zikloari hasiera emango dio bihar. Saioa Akademiaren Bilboko egoitzan izango da eta 2017an abiatutako bideari jarraipena emateko balio izango du.

Akademiatik nabarmendu dutenaren arabera, orain arte kontzertuak astelehenetan izan dira, baina aurten ostegunetara aldatzea erabaki dute, 20:00etatik aurrera. Eta Larburuz aparte, nor arduratuko da hurrengo kontzertuak emateaz? Egitarauan ikus daitekeenez, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzatik igaroko dira ere Joseba Irazoki, Peio Ospital, Afrika Bibang eta Lumi taldea.

Euskaltzaindiak 2017tik antolatzen du egitasmo hau Bilboko Udalarekin batera , eta helburu nagusiak dira euskal musika sustatzea, gazteen artean euskara eta euskal musika zabaltzea, eta Bilboko ingurunerik euskaldunenean, hau da, Zazpikaleetan, ekintza ludikoak bultzatzea ere bai.

Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak egun berean egongo dira salgai 19:30etik aurrera (5 euroan), , Euskaltzaindiaren egoitzan bertan. Ohiko egitarauari eutsiko zaio: 30 minutuko elkarrizketa musikariari eta, ondoren, 50 minutuko kontzertu akustikoa.

Horrela, ostegun honetan Maite Larburu ariko da, eta ondoren, Ilaski Serrano kazetariak elkarrizketa egingo dio; urriaren 24an Joseba Irazoki ariko da (elkarrizketa Roberto Mosok egingo dio), urriaren 31an Nahia Zubeldiak eta Manu Matthyssek osaturiko Lumi taldea (elkarrizketaz Ane Zabala arduratuko da), azaroaren 7an Peio Ospital (elkarrizketa Galder Perezen eskutik) eta azaroaren 14an Afrika Bibang (azken horretan elkarrizketa Miren Rubiok egingo dio).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maite Larburuk hasiera emango dio Euskaltzaindiako kontzertu akustikoen zikloari, bihar, Bilbon

Maite Larburuk hasiera emango dio Euskaltzaindiako kontzertu akustikoen zikloari, bihar, Bilbon