Borrar
Directo La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo

Maila handiko bertso saioa, asteburu honetan, Plentzian

Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Maialen Lujanbio ariko dira errimak sortzen eta lortzen, Elizako plazan ospatuko den ekitaldian. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte

Osteguna, 26 abuztua 2021, 21:59

Comenta

Oso maila handiko bertso saio batekin disfrutatzeko aukera dago larunbat honetan Plentzian. Kartelean agertzen diren izenei baino ez zaie erreparatu behar: Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Maialen Lujanbio. Hainbat urtez errimak sortzeko eta lotzeko ahalmen handia dutela erakutsi duten lau bertsolariak kostaldeko udalerri honetako Elizako plazan ariko dira. Ekitaldia 20.00etan hasiko da eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Udala oso pozik azaldu da ekintza kultural honi forma eman eta gero. «Goi mailako bertso saioa izango dugu», adierazi dute, publikoari bertara hurbiltzeko eta saioarekin disfrutatzeko egindako gonbitean. Ez da gutxirako. Taula gainean hiru txapelekin gozatzeko aukera izango du jendeak. Alde batetik, txapelketa nagusia birritan irabazi duen Lujanbio hernaniarra dugu. 2009. urtean lehendabizi lortu zuen txapela jartzea, eta garaipena bi edizio geroago errepikatu zuen, 2017an. Tartean eta aurretik, finalak eta txapeldunorde izatea ere lortu du.

Onintza Enbeita Bizkaiko txapela irabazi duen azkena dugu. 2018an Bilbon ospatutako finalean finen ibili zen bertsolaria izan zen eta horri esker ordura arte eskuratu duen lurraldeko txapela bakarra jarri zuen. Saioan, bi horiekin batera Abasolo eta Iturriaga ditugu. Azken honen errimak hainbat urtez txalotuak izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Ordura arte baina, 2005eko txapeldunordea da eskuratu duen postu altuena. 'Abarkas', 2010ean eta 2018an Bizkaiko finaletan aritzea lortu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maila handiko bertso saioa, asteburu honetan, Plentzian

Maila handiko bertso saioa, asteburu honetan, Plentzian