Borrar
Filmaren azala.
Maider Oleagaren 'Muga deitzen da pausoa' dokumentala heltzear dago Gasteizko Kafe Antzokira

Maider Oleagaren 'Muga deitzen da pausoa' dokumentala heltzear dago Gasteizko Kafe Antzokira

Gasteiztarrak dokumentala estreinatu berri du, eta Kafe Antzokiko Ortuño aretoan ikusgai izango da hurrengo asteazkenean, 19:00etan

Paul Picado

Miércoles, 12 de junio 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maider Oleaga zinema-zuzendari gasteiztarraren 'Muga deitzen da pausoa' izeneko dokumentala ikusgai izango dugu datorren asteazkenean, ekainaren 19an, Gasteizko Kafe Antzokiko Ortuño aretoan, 19:00etan. Dokumental horretan, Elbira Zipitria euskal politikari, hizlari, irakasle eta euskararen defendatzaile sutsuaren historia azaldu nahi izan du Oleagak. Gasteiztarrak dokumentala estreinatu berri du, eta gidoiaz eta zuzendaritzaz ere arduratu da.

Elbira Zipitriak lehen ikastola ireki zuen frankismoaren garaian Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakian, eta 30 urte eman zituen eskolak ematen. Maider 2011. urtetik etxe horretan bertan bizi denez, Zipitriaren istorioaren berri eman nahi izan du dokumental honen bidez. Izan ere, askorentzat ez da oso ezaguna Euskadin. Oleagak berak onartu egin du Zipitriaren istorioa ez zuela ezagutzen, baina ikertu eta gero jakin zuela gaur egun hari esker existitzen direla ikastolak. Diktadura eta errepresio garaian, bere etxean ezkutatuta irakatsi behar izan zuen.

Dioenez, ikerketa historikoko prozesu luzea izan zen, kamerarik gabe, baina film bat egiteko asmoarekin. Dokumentazioa bilatu zuen eta Zipitria ezagutu zutenekin hitz egin ere bai. Besteak beste, Zipitriaren antzinako ikasleekin jarri zen harremanetan. Horietako bat, Antxon Mendizabal eskultorea da, eta Elbirari argizaiola bat egitea eskatu zion, Elbira etor zedila nolabait eskatzeko.

Zazpi urtez ibili da lan hau prestatzen, eta hasiera batean liburutegietan ikertu eta Euskal Herritik bidaiatu zuen. Ikerketa horri esker jakin izan zuen emakume aparta zela, zakarra, baina oso langilea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios