Maiatzean helduko da Eskolartekoa Bizkaira

Gipuzkoan hasiko da egitasmoa, gero, ekainaren 8an, Saran elkartuko diren arte lurralde guztietako parte-hartzaileak

Amalia Ibargutxi

Viernes, 1 de febrero 2019, 02:05

Eskolarteko bertso txapelketaren 31. edizioa izango da aurtengoa. Gipuzkoan hasiko da egitasmoa, gero, ekainaren 8an, Saran elkartuko direlarik lurralde guztietako parte-hartzaileak, kasu gehienetan, lurralde bakoitzeko bina ordezkari. Bizkaiko lau saioak maiatzean izango dira.

Publicidad

Otsailaren 15ean, Gipuzkoan, 23 parte-hartzaile izango ditu txapelketak. Ibarran izango da lehen saioa. Bi hilabetetan zenbait saio eginda, Lasturren amaituko da, apirilaren 5ean. Handik astebetera egingo da Eskolartekoa Nafarroan. Arantzan elkartuko dira bertsozale gazteak apirilaren 12an.

Idatzizko zein bat-bateko txapelketak egin ohi dira Euskal Herriko ikastetxeetan; Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dute elkarlanean bat-bateko egitasmoa. 15-18 urteko gazteek hartu ohi dute parte horretan.

Horrela, udaberrian egingo da Eskolartekoa Araban, Bizkaian eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan. Bizkaian lau saio egingo dira azken saioaren aurretik, maiatzaren 25ean egingo da finalaren aurretik, hain zuzen.

Araban bi egun hartzen dituzte: gaztetxoenek ere egun berean, maiatzaren 25ean, egingo dute saioa, eta nerabeek maiatzaren 11n egingo dute berea, Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera. Legution izango da hitzordu hau.

Publicidad

Euskal Herriko gazteen arteko harreman sarea osatzeko bidea emateko asmoa duen topagunea da Eskolartekoa. Ikasturtea amaituta, Bertso Udalekuetan jarraipena ematen diote askok ekimenari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad