https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sun magoaren ikuskizuna ekainaren 9an izango da Principal Antzokian

Sun magoa./
Sun magoa.

Ikuskizunaren izenburua 'Lilurako laborategia' da eta 18.00etan hasiko da

PAUL PICADO

Sun magoaren ikuskizuna ekainaren 9an Principal Antzokian izango da. Ikuskizuna euskaraz izango da, eta 'Lilurako laborategia' izena jarri diote. Emanaldia 18.00etan hasi eta gutxi gorabehera 19.00etan amaituko da. Ikuskizuna ikusi nahi baduzu, sarrerak hemen eros ditzakezu, baina dagoeneko eserleku gutxi geratzen dira.

'Lilurako laborategia' 6 urtetik gorakoentzat batik bat zuzenduta dago, beraz, hiru urtetik beherakoak ezingo dira sartu. Publikoa magiaren munduaren sekretu handietan murgilduko da Sun magoaren emanaldi honetan. 'Lilurako laborategi' horretan, bi zientzialarik (María Urcelayk eta Na Gomezek) Ladelai izeneko mago handiaren trukoak prestatuko dituzte. Besteak beste lebitazioak, hipnosia, agerpenak eta hainbat efektu magikoz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gainera, ikuskizunean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Sun magoa, berez, Iñaki Ruiz de Galarreta gasteiztarra da. Hamahiru urterekin lehen magia-ikastaroak egin zituen, eta hamabost urterekin bakarrik, lehen saioa egin zuen bere hiriko antzoki batean. Hortik aurrera ikasten jarraitu zuen, eta zenbait mago ezagunekin aritu da. Bestalde, nazioarteko kongresuetan parte hartu du, eta ilusio handien artearen inguruko prestakuntza jaso du.

Gaur egun, muturreko ihesetan, ilusio handietan eta lebitazioetan aditua da Sun magoa, eta bai antzokian, bai telebistan, haren ikuskizunez goza daiteke. Saioetan ikusgarritasuna nagusi da, eta zuzeneko musika jartzeaz gain, agertokia ere nabarmen zaintzen du. Hori dela eta, gaur egun, erreferentea da Estatuan ilusio handien arloan.