https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

MagialdiAraba jaialdiaren laugarren edizioa, irailean

MagialdiAraba jaialdiaren laugarren edizioa, irailean
RAFA GUTIERREZ

Hamaika herritan egingo da, irailaren 6tik 16ra

PAUL PICADO

Irailean MagialdiAraba jaialdiaren laugarren edizioa izango dugu Gasteizen, irailaren 6tik 16ra bitartean. Guztira hamaika herritan antolatuko dira ikuskizunak: Izarran, Gesaltza Añanan, Okinan, Okondon, Laudion, Gatzaga Buradonen, Lantarónen, Gaubean, Maeztun, Bastidan eta Zalduondon. Izarran hasiko dira irailaren 6an, eta hurrenez hurren Zalduondon izango da azkena, irailaren 16an. Hamar egun hauetan hainbat ikuskizun izango dira, besteak beste, magiazkoak eta tailerrak.

MagialdiAraba, berez, Nazioarteko Magia Jaialdiaren (Magialdia) barruan dago, eta horren atari gisa erabiltzen da, baina bere nortasuna du, izan ere, herri txikietan antolatzen da, haietan bizi diren arabarrek hirigune handiagoetan bizi direnen aukera eta bizi-kalitate berdinak izan ditzaten. Magialdia mundu mailan erreferente bihurtu da, eta hori dela eta, haren publizitatea egiten denean MagialdiAraba ere barne hartzen dute, jendeak honen berri ere izan dezan.

Jaialdi hau 2015. urtean jarri zen martxan, eta orduan Arabako sei herritan egon zen. Hurrengo urtean, diru-laguntza handiagoari esker, 11 herritara heldu zen eskaintza. Aurten, 21 eskaera jaso badira ere, azkenean 11 herritan egingo da berriro.

Jarduerei dagokienez, magia tailerrak egingo dira 7 urtetik gorako neska-mutilentzat, euskaraz, eta gehienez, 20 umeko taldeak sortuko dira. Talde bakoitza 45 minutu inguru arituko da. Bestalde, magia saioak ere egingo dira, kalean bertan, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurten gonbidatutako artistak Hodei Magoa eta Tor Magoa izango dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos